Inkesta. Baietz 1. Eduarko Iriondo, Edurne Etxebarria, Argitarapen zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea.

Zenbakiak jarri hutsuneetan.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
Neska: Egunon, zer da hau?
Luis: Egunon, inkesta bat da.
N: Inkesta bat? Eta nongoa?
L: Institutukoa, gu institutukoak gara eta...
N: A beno, ondo dago, galdetu, galdetu.
L: Ia ba!
L: Zein da zure izena?
N: Anabel Lazkano.
L: Non bizi zara?
N: Mungian, Torrene kalean, hamabigarrenean, hirugarren pisuan.
L: Nongoa zara?
N: Bakiokoa, Bizkaikoa.
L: Zein da zure telefonoa?
N: Sei, hamazazpi, hogeita bat, hogeita hamahiru.
L: Zenbat urte daukazu?
N: Hamazazpi urte dauzkat.
L: Nongoak dira zure gurasoak?
N: Nire aita Leonekoa da eta nire ama Nabarnizekoa.
L: Zenbat urte dauka zure aitak?
N: Berrogeita bost urte dauzka.
L: Eta zure amak?
N: Berrogeita bat urte.
L: Zein da zure aitaren izena?
N: Rodrigo.
L: Eta zein da zure amaren izena?
N: Ane.
L: Zer da zure aita?
N: Mekanikaria, nire aita mekanikaria da.
L: eta zer da zure ama?
N: Etxekoandrea.
L: Zenbat neba daukazu?
N: Bi neba dauzkat.
L: Eta zenbat ahizpa?
N: Nik ez daukat ahizparik.
L: Telebistarik badaukazue?
N: Bai, bi telebista dauzkagu. Besterik ez?
L: Ez, besterik ez. Eskerrik asko.
N: Ez horregatik. Agur.

Inkestako zenbakiak jarri testuko hutsuneetan.

Neska hau Anabel Lazkano da.
Mungian bizi da, Torrene kalean, ean, solairuan.
Anabel Bakiokoa da eta urte dauzka. Bere telefonoa da.
Bere aita Leonekoa da eta bere ama Nabarnizekoa da.
Bere aitaren izena Rodrigo da eta bere amarena Ane.
Bere aita mekanikaria da, eta bere ama etxekoandrea da.
Bere aitak urte dauzka eta bere amak urte dauzka.
Anabelek bi neba dauzka eta ez dauka ahizparik.