Rafatxu. Baietz 1. Eduarko Iriondo, Edurne Etxebarria, Argitarapen zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea.

Elkarrizketa irakurri eta gero testuko hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
- Rafatxu, Rafatxu! Egunon, Euskal Pressekoa naiz. Zer moduz zaude Euskal Herrian?
- O! Oso, oso, oso ongi, hemengo jendea oso atsegina da. Gainera ni erdi euskalduna naiz.
- Erdi euskalduna?
- Bai, nire amaren osaba bat Beasainekoa da.
- Baina ez daukazu arrakastarik hemen.
- Beno, ejem, zorte txarra daukat, abestiak onak dira baina.
- Kontatu Rafatxu, kontatu zure proiektuak, nora zoaz orain?
- O! Orain Kolonbiara noa.
- Eta Kubara?
- Ez, ez, ni ez noa Kubara.
- Eta nola zoaz Kolonbiara?
- Hegazkinez, abioiz noa Kolonbiara. Hegazkin partikularra daukat.
- Beno ba, zorte ona izan!
- Eskerrik asko, agur eta hurrengora arte.

Musika-Press
Rafatxuren amaren osaba bat da, bai, baina berak ez dauka Euskal Herrian. Bai, Rafatxu, Zamorako Kantaria Euskal Herrian dago orain. Rafatxu gaztea da, mutil ederra da, aberatsa da, baina Euskal Herrian ez dauka . Bere abestiak dira, baina...
Baina Rafatxu oso famatua da mundu osoan. Bere publikoa Kolonbian dago eta, hain zuzen ere, doa orain. Gero Ekuadorrera doa eta gero Brasilera. Han, Kolobian, Ekuadorren eta Brasilen arrakasta handia dauka. Brasileko eta Ekuadorreko lehendakariak bere lagunak dira.
Rafatxuk fortuna dexentea dauka: bi yate dauzka eta abioi partikular bat. Horregatik doa Rafatxu Ameriketara.

1. Nolakoa da Rafatxu?
2. Nongoa da Rafatxu?
3. Badauka zorterik Euskal Herrian?
4. Nolakoak dira Rafatxuren abestiak?
5. Non da famatua Rafatxu?
6. Non dauka bere publikoa?
7. Nortzuk dira bere lagunak?
8. Rafatxu pobrea da?
9. Zenbat yate dauka?
10. Automobilik badauka?
11. Nora doa orain?
12. Eta gero?
13. Kubara ere badoa?
14. Nola doa Ameriketara?