1.- 1954an jaio zen AEBetako New Jerseyn. Irlandar eta italiar jatorriko aktore estatubatuar hau ezagutzera eman zen hainbat filmi esker, aipagarrienak: Saturday Night Fever (Larunbat gaueko sukarra) eta Grease (Brillantina). Aktore izateaz gain, hegazkin pilotatzen ere badaki eta bost hegazkin ditu, besteak beste 707 Boing bat. Opor-etxe bat du Maineko Islesboro-n.
| | |
2.- Donostian jaio zen 1967an. Eskoziako Edinburgoko Unibertsitatean paisaia-arkitekto ikasketak burutu eta gero LUR Paisajistak izeneko estudioa sortu zuen, lorategi publiko eta pribatuak diseinatzea helburu duena, hain zuzen ere. Gainera, Irungo Kunsthal eskolan irakasle da Iñigo eta hitzaldi ugari ematen ditu paisaiaren diseinuaren gainean. Bere zaletasunik handiena lorezaintza da eta ezaguna da, batez ere, 1996tik telebistako BRICOMANIA saioan parte hartzen duelako.
| | |
3.- 16 urte zituela hasi zen lanean Zarauzko Karlos Arguiñanoren jatetxean, gozogintza-laguntzaile lanetan. Telebistan egin duen ibilbidea oso lotuta egon da beti bere anaiak egindakoari. Gaur egun hainbat lan egiten ditu batera: aipatu jatetxean gozogintza-buru da, irakasle ere bada Aiala Sukaldaritza-Eskolan, hainbat liburu eman ditu argitara eta “Hoy cocinas tú” telebista-saioan ere parte hartzen du.
| | |
4.- 1970ean jaio zen Gernikan. Arte Ederrak ikasi eta 1992an telebistan hasi zen lanean, haurrentzako saio batean. Zenbait film eta telebista-saiotan hartu du parte eta duela gutxi Zer izan nahi du Maritxuk izeneko haurrentzako liburua argitaratu du, Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Liburua idatzi ez ezik, ilustrazioak ere egin ditu Yolandak, collage teknika erabiliz.
| | |
5.- Gaur egun Indian bizi den donostiar perkusionista. 1978an hasi zuen bere ibilbide profesionala, Izukaitz taldearekin. Gerora, 21 Japonesas taldeko partaide izan zen, Txetxo Bengoetxea eta Alfredo Beristarainekin batera. Amaia Zubiria, Imanol, Mecano, Javier Muguruza, Celtas Cortos, Tapia eta Leturia edota Barricada taldeekin lan egin du. Bere azken lana, Dancing Mantras, Indian eman du argitara. Bere lan berrian ikus daitekeenez, bertako hizkuntzaz aparte, ingelesa ere ondo menperatzen du Caminok.
| | |
6.- Bilbon, 1974an jaioa eta pilota munduan abizenez ezaguna dena, eskuzko pilotaria da, aurrelaria hain zuzen ere,Asegarce enpresakoa. Estatistika ofizialen arabera, 1.76 m. luze eta 77 kg. da. Lehendabiziko partida 1995eko urtarrilaren 21ean jokatu zuen eta kirolaz gain, badu beste ogibiderik, txerriak hazten baititu hiru hektarea dituen mendian, libre dabiltzala. Txerrizaleok elkarteko kide ere bada.
| | |