NORENA DA? NORENAK DIRA? Ikaslearen liburua, 1. urratsa / 2. argitalpena, berritua /IKAS ETA ARI 1. HITZETIK HORTZERA 1

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
Testuak irakurri ondoren esan esaldiak EGIA ala GEZURRA diren.

JOXERRA
Joxerrak 25 urte dauzka. Hondarribian bizi da etxe txiki batean. Okindegian egiten du lan, baina bere hobbya musika da. Bateria jotzen du talde punk batean. “Hertzainak” taldea gustatzen zaio. Historia eta eliza zaharrak ere bai. Baina ez doa mezatara. Erlijioaren kontra dago.

- Joxerrak ogia egiten du.
- Joxerrari ez zaio musika gustatzen.

IDOIA
Neska hau Idoia da. Idoiak 27 urte dauzka eta baserrian bizi da. Baserrian baratzea dauka eta baratzean porruak, tipulak, azak eta maria landareak. Land Roverra dauka. Argazkilaritza da bere hobbya. Jazza ere asko gustatzen zaio eta disko asko dauzka.

- Idoia baserritarra da.
- Idoiak Jazz musika jotzen du.

MIKEL
Hau Mikel da. Mikelek 37 urte dauzka. Mikel ez da punka, ezta hippya ere. Ez dauka etxerik. Lagunen etxean bizi da. Ez dauka dirurik, ez autorik, ez lanik. Mikelek komikiak egiten ditu. Ez zaio ezer gustatzen, bere komikietako istoriotxoak bakarrik.

- Mikelek ez dauka lagunik.
- Mikel langabezian dago.