1. Poeta eta antzerkigile ingelesa (1564-1616) Ingelesezko literaturako idazlerik gorenetakoa. Bere obra dramatikoa izan zen, eta poemak eta soneto-bildumak idatzi zituen. Bere obra ikuslego burges nahiz xeheari zuzendu zion, era guztietako pertsonaiak azalduz. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie
2. Joseba Irazu Garmendia. Ekonomilari, euskara-irakasle, liburu-saltzaile, inprentako langile, irratiko gidoilari... izandakoa, harik eta 1980an literatura arloan buru-belarri lan egitea erabaki zuen arte. Euskaraz idazten du eta orokorrean berak itzultzen ditu bere liburuak gaztelaniara. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie
3. Fisikari frantsesa, jaiotzez poloniarra (1867-1934) Bere senar Pierre Curierekin batera polonio eta radio elementuak aurkitu zituen. Halaber, torioaren erradioaktibitatea aurkitu zuen. Nobel saria jaso zuen lehenengo emakumezkoa izan zen, 1903an kimikan. Nobel saria bi aldiz jaso zuen lehenengo pertsona izan zen 1911n. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie
4. Asturiasen jaio zen, 1938an. 16 urte zituela "aurkikuntzarako grinak" eraginda Madrilera joan zen kimika-ikasketak egitera. Handik hiru urtera ezagutu zuen Severo Ochoa. Bere eskutik egin zuen doktoretza-tesia Madrilen. Gero, New Yorkera joan zen, Ochoaren laborategian lan egitera. Biologia molekularreko aditu hau bi aldiz izendatu dute honoris causa doktore eta 200 ikerlan eta testu baino gehiago argitaratu ditu zientzia-aldizkarietan. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie
5. Boxeolari estatubatuarra. Pisu astunetako munduko txapelduna 1964an. Bere fede musulmanak eraginda, uko egin zion zerbitzu militarra egiteari eta horrexegatik kendu zioten txapela 1967an. 1974-78 bitartean txapeldun izan zen berriro. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie
6. Annapurna (8091 m) mendiaren gailurrera igotzearekin batera lortu du 33 urteko Aretxabaletako mendizaleak hamalau zortzi milako mendi zapaltzen munduko mendizalerik gazteena izatea. Mundu osoan hamar lagunek bakarrik lortu dute marka hori. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie
7. Bere karrera New Yorken hasi zen, Carnegie Hall-en Lucrezia Borgiaren papera egiteko deitu ziotenean. Ordura arte ezezaguna, goizetik gauera famatu bihurtu zen. Munduko opera-antzokirik garrantzitsuenetan kantatu du. Opera-emanaldiak kontzertu eta errezitaldiekin tartekatu ditu. Bere errepertorioa oso zabala da eta asko gustatzen zaio ahaztuta geratu diren lanak berreskuratzea. Beste era bateko publikoarengana ere iritsi nahi izan du, kolaborazio bereziak tarteko. Bere itzal handiaren arrazoiak: erabilera anitzeko ahots zoragarria, teknika bertutetsua eta nortasun handia. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie
8. Konpositore alemaniarra (Bonn, 1770-Viena, 1827) Oso gazterik hasi zen kontzertuak ematen, eta Mozart eta Hayden-en ikaslea izan zen. Iraultza frantsesaren askatasun eta justiziazko ideiei atxikia zen eta idealismo hori bere musikan islaturik gelditu zen. 1802an gorreriaren gaitzak jo arren, horrek ez zuen bere lana geldiarazi. Aldi berean azken musikari klasikotzat eta lehen erromantikotzat jo izan da. Nor da?
Ludwig van Beethoven
William Shakespeare
Bernardo Atxaga
Montserrat Caballé
Margarita Salas
Alberto Iñurrategi
Muhammad Ali(Cassius Clay)
Madame Curie