Oraingoan, Bizkaitik etorri zaigu taldea. Benetan, irudimen handia erabili dute argazkia eta testua idazteko garaian. Ikusi besterik ez dago! EZAGUTZERA EMAN. GETXOKO UDAL EUSKALTEGIKO TALDEA. Bederatzi gazte gara, sei neska eta hiru mutil eta orain trinko bat egiten ari gara. Goizeko zortzietatik ordu bata eta erdietara egoten gara. Bi aste gutxi gora bera daramagu eta ikasteko gogo handia daukagu (gehienetan). Goizean zehar hiru irakasle dauzkagu (Make, Garbi eta Ines). Hamaiketatik hamaika eta erdietara atsedenaldi bat egiten dugu eta Gure Etxea tabernara joaten gara kafe bat hartzera. Hemen duzu taldearen deskribapena. Saia zaitez idazten bakoitza zer animalia den.

Deskribapenak eta ezizenak lotu

1. ___________ LETI da: gure saski-baloi txapelduna. Gainera entrenatzailea da. Taldeko urduriena da.

2. ____________ NIKO da: gure teniseko irakaslea, normalean azkarrena da.

3. ____________IÑIGO da: gure txirrindularirik onena da. Normalean Marten dago.

4. NATALIA ______________ da, gure gazteenari eskalada asko gustatzen zaiolako.

5. JONE: ______________ da, lasaiena delako.

6. JUAN gure ____________ da: gure mutila oso lasaia da. Igerilekuan pasatzen du egun osoa bere waterpolo taldearekin.

7. Gure ______________ IZASKUN da, klaseko bihurritxoena delako.

8. ANA gure _____________ da. Klasean beti zaratatsuena da eta barre eragiten du. Alaiena da.

9. ESTI: gure ______________ da eta asko espero dugu beragandik.

10. Gure ___________ GARBI da. Erlijioko irakaslea da. Beti pasabidetik korrika dabil!!! Aupa!!!!! esaten digu beti.

11. _____________ MAKE da. Matematika irakaslea da. Hizketan, hizketan, arin-arin, eta kito.

12. _____________INES da. Eskulanetako irakaslea da. Azken orduan dator eta horregatik motel-motel ibiltzen gara.