Baietz 2. Argitalpen Zerbitzua. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA.

Hutsuneak bete

Goreti oso ______________ da. Gaur bere eguna da eta karameluak erosi ditu lagunentzat. Bere lagunentzat? Bai zera! Berak jan ditu guztiak eta orain haginetako mina dauka. Ai Goreti! Haginlariarengana joan behar duzu.

Peli oso _______________ da. Gaur herriko jaiak dira eta Pelik eta lagunek bazkari ederra egin dute Intzantza tabernan. Beti bezala, Pelik asko jan du, eta orain tripako mina dauka. Ai Peli! Gaur ere bikarbonatoa hartu behar duzu.

Hau Jokin da, alias “Gaupasa”. ______________ hutsa da eta gaur ere ez du lorik egin. Gau osoan parrandan ibili da, goizeko 5etan etxeratu da, eta noski, gaur asteguna da, lanera joan behar du eta logura da. Ohera joan nahi du, e Jokin?


Txomintxu _______________ amorratua da. Gaur ere egun osoa pasatu du telebista aurrean, eta, jakina, orain begietako mina dauka. Txomintxu, Txomintxu,...! zuk ez duzu nahi baina okulistarengana joan behar duzu.


Jose Mari oso _____________ da. Beno, hori uste du berak. Sekulan ez da hotz. Gaur ere kalean elurra dago eta bera besohutsik irten da etxetik. Jakina, kristoren katarroa harrapatu du eta orain ohean egon behar du. Gizonok!