Biografiak.elkarlanean.com/gazte literatura/biografiak.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko. Pista bat ere eska dezakezu!
6. PASIONARIA / Egilea: BARANDIARAN, ALBERTO
Dolores Ibarruri izan da mende honetako emakumerik inportanteenetako bat, ez bakarrik Euskal Herrian, baita mundu osoan ere. Gallartan jaio zen 1895ean, meatzari-sendi batean. gazte-gaztetatik ezagutu zituen, eta komunismoan aurkitu zuen injustizia horiek konpontzeko bidea. Liburu honetan, Pasionariaren ibilbide politikoaz gainera bere alderdi pertsonala ere ezagutuko dugu: ama izatea, gizonekiko harremanak, erbestealdi luzeko herrimina... Pasioz beteriko bizitza izan zuen Ibarrurik, eta pasio beraz irakurtzen da Alberto Barandiaranek idatzitako biografia hau.

7.ISADORA/Egilea: OSORO, JASONE
Isadora Duncan 1877an jaio zen, Estatu Batuetan, eta 50 urte beranduago hil, Europan. Tartean, esperientziaz, sentimenduz eta artez beteriko bizitza eraman zuen. Dantzaren mundua goitik behera irauli zuen, ballet klasikoaren ordez dantzaera naturalagoa sortuz, baina bizimodu eta ohituretan ere sortu ohi zituen, ezkontzeari beti uko eginez eta harreman sexual ugari izanez. Biografia zirraragarria zinez, film baten antzekoa.

8.FRIDA KAHLO/Egilea: IRIGOIEN, ANA
Bizitza gutxi ezagutzen dira, honetan bezainbat elkartzen direnak . Kontatzen hasita, ipuin bat dirudi, asmazioa, hain harrigarriak baitira Frida Kahlori gertatutakoak. Hemezortzi urte zituela istripu latz bat eduki zuen, bizitza osoan igeltsuzko kortseetan sarturik eduki zuena, mila arazo eta ebakuntza ekarri zizkiona, eta bere norabidea aldatu zuena: ikasketak alde batera utzi eta, ohetik mugitu ezinik zegoela, ohe gainean jarritako ispiluari begira autoerretratuak pintatzen hasi zen. Geroztik, Kahloren bizitza eta artea eskutik lotuta joango dira bere bizialdi osoan. Bizitza aberatsa, guztiz: maitasuna, politika, bidaiak, munduko artista eta politiko garrantzitsuekiko harremanak... Hori dena topatzen dugu beti gaixo baina beti bizi-grinaz beterik ibili zen pintore miragarri honen biografian, eta hori guztia jasotzen du Ana Irigoienek idatzitako biografia honek.

23.SIMONE DE BEAUVOIR/Egilea: AGIRREURRETA, ARANTXA
Simone de Beauvoir ez zen feminista 50eko hamarkadaren amaieran, Le deuxième sexe idatzi zuelarik; ondoren, urtetan aurrera zihoala, egin zen emakumearen aldeko borrokaren militante. Konpromisorik irmo eta zintzoena baina, bere existentziarekin eta bere inguruan gertatzen zen guztiarekin sentitu zuen oso gaztetatik; , horixe izan zen inoiz baretu ez zitzaion grina. XX. mende osoaren testigu izan zen Simone de Beauvoir. Historia lehen planotik, Europaren muinetik eta ezkerreko ideologiatik bizi izan zuen. Eta guztia lehen pertsonan utzi zuen kontatuta.