Horoskopo txinatarra/zeinuak. galdakao.net/euskaltegi/revistas/azala9.pdf.

Hutsuneak bete

1.-ARRATOI LAZTANA
Pertsona zoragarria eta oldarkorra zara, gainera urduria eta geldiezina izaten zara. Maitasunean oso _______________ zara, zure bikoteari daukazun guztia ematen diozu. Lanean zure lankideek dakitenaz aprobetxatzen zara. Zure ametsa zahartzarorako dirua aurreztea da. Dragoia, Idia eta Tximinoarekin ondo konponduko zara, baina kontuz Zaldia eta Untxiarekin.

2.-IDI MIRESGARRIA
Iraunkorra, ixila, orekatua, metodikoa. Beti izkutatzen duzu zure espiritu azkarra. Zure itxura lasaia izan arren, ______________ zara, baina zure haserreak ez dira habitualak. Haserretzen zarenean, onena kasurik ez egitea! Ez zaizu gustatzen porrot egitea, batez ere gauzak hain poliki egin eta gero. Arratoia eta Tximinoarekin ondo, baina kontuz Ahuntza eta Tigrearekin.

3.-TIGRE MAITAGARRIA
Bihurria eta entzuntxarrekoa zara, baita pizka bat suminkorra ere eta beti zaude borrokan. Ez zaizu obeditzea gustatzen. Tigre emakumea antzinako ohiturei gerra adierazteko prest dago eta ideiak botatzeko orduan, aurrendariak dira. Tigre gizona ________________ da eta oso apasionatua. Zaldia, Herensugea eta txakurrarekin ondo, baina kontuz Sugea, Tximinoa eta Idiarekin.

4.-UNTXI KEMENTSUA
Ixila, alaia eta fina zara eta ez oso handizalea. Inork ezin zaitu alde batera utzi eta batzuetan ondo hitz egiten baduzu ere, azalekoa izateko joera daukazu. Erreztasuna daukazu negar egiteko, baina azkar kontrolatzen zara. _______________ zara eta ez duzu ezer hasten, ondo hausnartu arte. Ahuntza eta Txakurrarekin ondo, baina kontuz Oilarra, Tigrea eta batez ere Arratoiarekin.

5.-HERENSUGE IKARAGARRIA
Pertsonalitate handikoa zara, baita osasun onekoa eta bizkorra ere. Ez daukazu diplomaziarik. Gauzak perfektu egin nahi dituzu eta horrek ________________ bihurtzen zaitu. Putadak egiteko zailtasunak dituzu, baina alde ilunerantz pasatzen bazara, txar-txarra izan zaitezke. Arratoia eta Tximinoarekin ondo ibiliko zara, baina kontuz Tigrea eta Txakurrarekin.

6.-SUGE ADORETSUA
Jakintsua, zolia eta borondate handikoa zara. Hitz gutxiko pertsona zara, baina hausnarketa sakonak egiten dituzu. Oso azkarra, baina sen handikoa ere. Ez zara _______________ eta ez daukazu inongo arazorik adarrak ipintzeko. Gehiegikeriatan erortzeko joera daukazu. Oilarra eta Idiarekin ondo moldatuko zara, baina kontuz Txerria eta Tigrearekin.

7.-ZALDI ADEITSUA
Oso alaia, berritsua eta zintzoa zara, baita naturala eta itxura onekoa ere. Independienteegia zara eta beti egiten duzu nahi duzuna. Denari egiten diozu aurka, inoren aholkuei kasurik egin gabe. ________________ zara eta erraz ateratzen zara zure onetik. Ahuntza, Tigrea eta Txakurrarekin ondo, baina kontuz Arratoiarekin.

8.-AHUNTZ SENTIBERA
Dotorea eta artista, natura asko gustatzen zaizu, baina ez zaizu gustatzen bakardadea eta askotan ez dakizu zein den hartu behar duzun bidea. Horoskopoko zeinurik sentiberena eta ______________ zara, baina zalantzaz beterik zaude. Untxia, Txerria eta Zaldiarekin ondo konpontzen zara, baina Idia eta Txakurrarekin txarto.

9.-TXIMINO ZORAGARRIA
Argia, azkarra, maltzurra eta humoretsua zara.Ikusten dituzun gauza guztiak nahi dituzu. _______________ zara eta zuretzat adizkidetasuna oso garrantzitsua da. Jakinmin handia duzu eta oso buru ona gauza txikiak gogoratzeko, hau oso ondo datorkizu oso desordenatua zara eta. Dragoia eta Arratoiarekin bikote ona egingo duzu, baina ez fidatu Tigrearekin.

10.-OILAR BIHOZTUNA
Asko maite duzu zeure burua. Pentsatzen duzuna esan egiten duzu. Oso ____________ zara eta ahal duzuna baino gehiago egin nahi izaten duzu eta lortzen ez duzunean, txarto sentitzen zara. Asko gustatzen zaizu dirua gastatzea; irabazi ahala gastatzen duzu. Maitasunean atentoa zara eta egizalea. Idia eta Dragoiarekin ondo konponduko zara, Sugearekin ez hain ondo eta Untxiarekin txarto.

11.-TXAKUR LEIALA
Ezin zara geldirik egon eta inoiz ez zara nekatzen. Lagunak txarto daudenean, haiekin egoten zara, baina ez duzu ezer kontatzen zeure gauzei buruz, oso ______________ zara eta. Maitasunean oso fidela zara. Untxia, Zaldia eta Tigrearekin ondo biziko zara, baina kontuz Dragoia eta Ahuntzarekin.

12.-TXERRI ZINTZOA
Zeinurik jatorrena. Zintzoa eta adeitsua, baina kontraesankorra zara. ______________ zara eta inoiz ez duzu traiziorik egiten. Gutxi hitz egiten duzu, baina hasten zarenean inork ezin zaitu geldiarazi. Erabaki bat hartu aurretik, abantailak eta desabantailak ondo aztertzen dituzu eta gero erabaki. Untxiarekin ondo moldatzen zara, baina kontuz Sugea eta Ahuntzarekin.