HONELA IKUSTEN GAITUZTE IPARRAMERIKARREK. Euskalduntzearen B mailarako langaiak, 5. eta 6. urratsak, Entzunena lantzen, HABE. EZTABAIDARAKO. Estereotipoa zera da: herri bateko biztanleek beste herrikoei oro har jartzen dieten adjektibo-multzoa. Herri orok bere buruaz duen iritzia besteez duena baino hobea izaten da. Hona hemen 1979an egindako inkesta batek adierazi zuenez, beste herrialdekoek euskaldunoz zuten iritzia.

1. Gogorrak, separatistak, itxiak, zakarrak, harroak.

2. Gogorrak, separatistak, beren herriaren maitaleak, indibidualistak,
estremistak.

3. Gogorrak, beren herriaren maitaleak, separatistak, langileak, azkarrak.

4. Gogorrak, separatistak, beren herriaren maitaleak, ausartak, estremistak.

5. Gure herriaren maitaleak, jatorrak, langileak, jatunak, gogorrak.