<=
BIOGRAFIAK. elkarlanean.com
Hutsuneak bete.
Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko. Pista bat ere eska dezakezu!
3.KATALINA ERAUSO. / ZUBEROGOITIA, AITOR.
HITZ-ZAKUA: zen, zuen, zuen, zuen, zuten, zituela
__________________________________________________
Katalina Erauso pertsonaia historikoa baino gehiago, bene-benetako mitoa dugula esan liteke. Donostian 1592an jaiotako emakume honek milaka orri betearazi ditu historia-liburu eta nobeletan, baita filmeetako gai bihurtu ere. Izan ere, jendearen jakinmina pizteko osagai guztiak baititu haren bizitzak: txikitan haur-komentu batean sartu
; hamabi urte
handik alde egin zuen eta batetik bestera ibiltzeko, mutil itxura hartu. Han eta hemen morroi ibili ostean Ameriketara jo
, gizon-jantzita beti ere, eta han abenturaz beteriko bizimoduari ekin: soldadu, merkatari, iheslari,... Hego Amerika osoa pasatu
, behin eta berriz sartzen
istiluetan eta nolako borrokari ausarta zen erakusten
horrelakoetan.
Historia eta leienda nahastu egiten dira Katalina Erausoren bizitza kontatzean, eta XVIII.mendea urrun samar geratzen zaigunez, zaila da gaur egundik begiratuta egia zehatza jakitea. Aitor Zuberogoitiak, historialari fidagarrienen testuetan oinarrituta, modu arin eta gustagarrian kontatu digu emakume harrigarri honen bizitza menturaz betea, gaurko irakurle euskaldunarentzat alderdi askotatik interesgarri gertatuko dena.
_______________________________________________
10.ZUMALAKARREGI / ALBERDI, MIKEL.
HITZ-ZAKUA: dator, digu, duen, dituena, duena, zuten
______________________________________________
Tomas Zumalakarregi (1788-1835) Euskal Herriko pertsonaia ezagun eta garrantzitsuenetako bat izan da, historia markatu
batetik, eta interpretazio historiko asko eman
bestetik: tradizionalista espainiarra, gidari aurre-abertzalea... Liburu honetan aurkitu ahal izango duzu gerrillari eta jeneral ospetsuaren bizitza, eta aldi berean Euskal Herrian XIX. mendeko lehen erdian astindu
gertakarien kronika: Frantsesada, Konbentzioaren kontrako gerra, Absolutista eta Liberalen arteko norgehiagoka, Foruen auzia, Karlistaldia...
Mito eta leienda ugari zabaldu izan da Zumalakarregiren inguruan, haren ibilera arrakastatsuek eta heriotza goiztiarrak eraginda batez ere; horiek alde batera utzita, egiazko pertsonaia hurbildu nahi
Mikel Alberdik biografia honetan.
Azpimarratzekoa da garai hartako euskarazko lekukotasunak biltzeko egin
lana: liburuetako euskal literaturaren aipamenak, bertsoak, poemak, paper ofizial apurrak ere bai... Irudi ugariz horniturik
biografia hau, eta horiek ere garaiko grabatu eta koadroak dira, balio historiko eta artistiko handikoak.
Biografiaren sarrera laburra, bestalde, Mikel Agirreazkuenaga Historiako katedradunak idatzi du.
______________________________________________
11.BARANDIARAN / AIZPURUA, JON / AIZPURUA, JEXUX.
HITZ-ZAKUA: den, dute, gaude, geneukan, ginen, zela, zegoen, zuena
______________________________________________
110 urte beteko dira berehala (abenduaren 31n, urteko azken egunean) Joxemigel Barandiaran jaio
, eta abenduaren 21 honetan dugu haren heriotzaren zortzigarren urteurrena, 102 urte betetzeko zorian zela hil baitzen Ataungo apaiz txikia, Sara etxeko jakintsu handia.
Euskal Herriaren historia osoan pertsonarik ezagun eta maitatuenetako bat izan da Barandiaran, zalantzarik gabe: goi mailako jendearen omenaldi mordoa hartu baina era berean herri xehearen estimazioa etengabe jaso
. Punta-puntako zientzia-gizona izan zen Barandiaran, antropologian, etnologian eta arkeologian lan handiak egindakoa, antzinako euskal gizon-emakumeen bizieraz eta pentsaeraz argibide asko eman dizkiguna, baina aldi berean gaurko euskaldun jendeaz kezkatua; neurri batean esan liteke bera ere neolitikoko sineskeratik hurbil
mundu batean jaio zela, eta mende batean erabat aldatzen ikusi zuela euskaldunen jokaera nahiz bizimodua.
Euskal kultura osoak du nolabaiteko zorra Barandiaranekin, lehen zer
erakutsiz etorkizunean zer izan nahi dugun argiago ikusten lagundu digulako. Aspaldidanik
guk biografia hau plazaratzeko gogoa, eta Jon eta Jexux Aizpurua anaien lanari esker ikusten du orain argia. Euskaraz egin
lehena izateaz gain, badu beste dohainik eta berezitasunik biografia honek: adibidez, ahozko iturri zuzenak erabili izana, egile biek ordu luzetan Joxemigelekin izandako elkarrizketen grabazioak izan baitira haren bizitza kontatzeko ardatza. Eta hor izan
, baita ere, Pilar Barandiaranen aholkua, Joxemigelen ondo-ondoan mende erdi baino gehiago egin baitzuen haren ilobak, eta bizi-bizi baitu oraindik oroitzapenen iturria.
Horrek guztiak, eta Barandiaranen bizitzako pasadizo ugari bezain atseginek, liburu gogoangarria egiten dute gure ustez biografia hau. Irakurleek ere halaxe usteko dutelakoan
gainera.
_______________________________________________
15.IPARRAGIRRE / GABIRIA, JULEN.
HITZ-ZAKUA: zen, ziren, ziren, zuen, zuen, zuen, zuen, zela, zirenetik, zizkiona
_______________________________________________
Jose Mari Iparragirre (Urretxu, 1820-Ezkio-Itsaso, 1881) garai guztietako euskal poetarik kantatuena dugu: horra “Gernikako Arbola”, “Ume eder bat”, “Hara nun diran”, “Gitarra zartxo bat det”, “Zibillak esan naute”... sortu
mende eta erdi igarota ere euskaldun guztion gogoan erreferentzia eta bihotzean arrastoa utzi dutenak.
Horrez gain, abenturaz beteriko bizitza izan
Iparragirrek, hamaika film eta nobela egiteko modukoa. 13 urteko mutikoa
etxetik alde egin zuen eta Madrildik Euskal Herriraino nola-hala etorri, altxatu berri
karlistekin elkartzeko; karlistaldia amaituta erbestera jo
, eta hainbat urte eman zituen Europan barrena, batzuetan goi mailako gizartean besteetan arlote, han-hemen kantari; Euskal Herrira itzulita egundoko arrakasta lortu zuen, egiazko ereserki nazional bihurtu zen bere “Gernikako Arbola”, jendearen maitasuna eta agintariekiko gorabeherak erakarri
. Hemen ere ez zen geldirik egotekoa eta Ameriketara jo
artzain; familia zabala hazi
han, baina herriminak jota zebilen eta itzuli egin
, bere azken urteak batere distiratsuak izan ez
arren.
Iparragirreren itzal eta argiak ederki kontatzen ditu Julen Gabiriak biografia honetan, garaiko gizarte eta historiaren testuingurua ahaztu gabe. Ikerketa serioenetako datu-bilketa eta idazle on baten eskuak emandako arintasuna elkartzen dira liburuan, eta ziur gaude, horrenbestez, plazerrez bezainbateko interesez irakurriko dela.
Erantzuna egiaztatu
Laguntza
Ados
<=