LASSIE Ausarta, ile leun eta ________________ begiak zituen. Eskoziar herentzia zeukan aktoresa ipar-amerikar honek, Lassiek, eta telebista zein zinema munduko pertsonaiarik ezagun eta maitagarrienetariko bat dugu. Lassie 1943an agertu zen lehenengoz pantailan, "Lassie come home" pelikulan ("Lassie etxera itzuli da"). Pelikula horretan, bere adoreak, adimenak eta fideltasunak zinema munduko izar bihurtu zuten berehala.
| | |
Lassie txakur emea zen pelikuletan, baina beti txakur ar batek interpretatu zuen. Lehenengo Lassie txakurra Pal izeneko collie ar eder bat izan zen ("adiskidea"), 300 hautagairen artean aukeratu zutena. Ekoizleek txakur arra aukeratu zuten, erakargarriagoak izaten direlako, ____________________ izanda ere. Une horretatik aurrera, geroko Lassie guztiak izan ziren Pal txakurraren ondorengoak. Hala ere, bakar batzuk baino ezin izan zuten Lassie interpretatu, aurpegiko orbain zuriagatik. Lassiek eszena arriskutsuak egiteko ordezkoak zituen.
| | |
IDEFIX Idefix Obelixen txakurtxoa da. Beti joaten da Asterixekin eta Obelixekin euren bidaietan, nahiz eta Asterixek beti ezetz gomendatu, txikiegia izateagatik. Oso animalia sentibera da, naturaren ____________________. Ez zaio zuhaitzak botatzea gustatzen.
| | |
LAIKA 1957ko azaroaren 3an Sobietar Batasunak tripulatutako lehenengo ontzia bidali zuen espaziora. Ontziaren izena "Sputnik 2" zen, eta tripulatzaile bakarraren izena Laika, ________________. Errusiarrek horrekin zeukaten eginkizun nagusia izpi kosmikoak eta eguzkiaren erradiazioa ikertzea zen, tenperatura eta presioa aztertzea. Laika kabina baten barruan zegoen, arnes berezi batekin lotuta, eta janaria eta ura hartzeko aukera zeukan. Zientzialariek gorputzean elektrodoak jarri zizkioten, arazorik ez zeukala ikusteko. Hala ere, inork ez daki oso ziur zenbat denbora iraun zuen bizirik, eta bertsio asko daude. Batzuek esaten dute bere azken jatekoak pozoia zeukala, betiko lo uzteko. Beste batzuen ustez kabinan gasak bota zituzten, minik gabe hiltzeko, eta badaude beste batzuk oxigenorik gabe geratu eta ito egin zela pentsatzen dutenak. Arrazoia edozein izanda ere, ezin dugu ahaztu txakur honek espazioaren konkistan izan zuen garrantzia.
| | |
MILU Komikietako heroia, ____________________, Tintinen lagun ona. Gaztelaniaz Milú deitzen diote, frantsesez Milou, eta alemanez Bobbie. Euskarazko komikietan Milu izenez agertzen da. 1929an "Tintin sobietarren herrialdean" argitaratu zenetik, komikietako heroi mitiko bat jaio zen, Tintin kazetaria, beti bere txakur fidelak lagunduta. Miluri ez zaio hainbeste gustatzen abentura; lasaitasuna nahi izaten du batez ere eta ez da bere jabearen ekimenez fidatzen.
| | |
Batzuetan Miluk zalantza asko izaten ditu, baina berehala baztertzen ditu Tintin arriskutik salbatzeko. Oso txakur _____________________ denez, beti lortzen du bere jabea arazoetatik ateratzea. Milu oso whiskizalea da. Txakurra eta jabea hain lotuta egonik, urte askotan euren istorioen izena "Tintin eta Miluren abenturak" izan zen. Pertsonaia hauen egilea Hergé ezaguna izan zen (1907 - 1983), Georges Rémi-ren ezizena, komikietako marrazkilari eta gidoigile Belgikarra, komiki modernoaren aitzindaria.
| | |
RIN TIN TIN Rin Tin Tin Hollywoodeko beste izar bat izan zen, ___________________. Pelikula askotako protagonista izan zen. Pelikula horietako protagonista Rusty kabua zen, indioek tren bat eraso zutenean bizirik geratu zen ume bat. Rusty kabuak korneta jotzen zuen Ford Apache-n. Rin Tin Tin bere lagunik onena zen, eta zaldieriako 101 erregimentuko maskota. Inguruko gaizkileen kontra (apatxeak barne, lehengo bakeroen pelikuletan gertatzen zen moduan) borrokatzen laguntzen zien soldaduei.
| | |
Lehenengo Rin Tin Tin txakurra soldadu estatubatuar batek batu zuen Alemaniako trintxera batean, I. Mundu Gerran. Soldadu honek gerra bukatu ondoren etxera eraman zuen txakurra, eta 1920 inguruan __________________ izarrik handienetarikoa bilakatu zen. Hamasei urte zeuzkala hil zen, eta Parisen eman zioten lurra, animalientzako hilerri batean.
| | |
SCOOBY DOO Hanna Barberaren marrazki bizidunetako pertsonaia dugu Scooby Doo txakurra, detektibe lanetan ibiltzen den daniar handia. Bai, hala da, daniar handi, ___________________ da. Scooby Doo beldurrak jota ibiltzen da normalean Misterios S.A.-ko maskota moduan, lau detektibe gazteren laguntzaile. Maitagarria da, eta era berean koldarra. Scooby-gaileta bat aginduta erosi behar izaten dute kasu beldurgarrietan parte hartzeko.
| | |
Munstro, deabru, sorgin, mamu eta bere itzalari ere beldurra izan arren, Scooby-Doo aktore dramatiko aritua da. Are gehiago, bere koldarkeriagatik da hain aktore ona. Adibidez, _____________________ har dezake misio beldurgarri batera ez joateagatik. Zorionez, Scooby-Dook beti gainditzen du bere beldurra eta lagunei laguntzen die kasu guztiei irtenbidea aurkitzen. Scoobyren esaldirik gogokoenak honako hauek dira: "Scooby-Dooby-Doo", "Scooby- Gaileta" eta "Glup!".
| | |
SNOOPY Snoopy komikietako pertsonaia da, beagle arrazakoa. 1950ean argitaratu zen lehenengoz. Txakur _____________ dugu Snoopy. Eginkizun guztietan da oso trebea, bere etxetxoaren gainean ametsetan dagoenetan behintzat. Izan ere, Snoopyk badauka bere etxetxoa, baina ez da sekula barruan sartzen, klaustrofobia dauka eta. Bere zaletasunik handiena golfean ibiltzea da, baita bere jabearen beisbol taldean parte hartzea ere.
| | |
Boloetan ibiltzen ere ikus dezakegu, edo mediku, abokatu, gidari, boy-scout, ... jantzita. Gailetak izugarri gustatzen zaizkio, kokozkoak izan ezik. ___________________ ere bada, baina ez da oso trebea ("Gaua zen, eta hala ere euria ari zuen...").
| | |
Snoopyren lagunik handiena __________________ da, eta askotan ikusten dugu komikietan berarekin hizketan. Bestalde, txakurtxo honen jabea Charlie Brown da, baina Snoopyk Sekula ez du gogoratzen bere jabearen izena, eta "aurpegi borobila duen mutiko hori" edo "janaria ekartzen didan aurpegi borobildun mutiko hori" esaten dio.
| | |
Alboko katuari ez dio beldurrik, baina errespetuz begiratzen dio. Komiki honen egilea Charles Schulz zen. Esan dugun bezala, 1950ean argitaratu zen lehenengoz Peanuts _______________, eta harrezkero Charlie Brown eta bere txakur Snoopy ezagunak egin ziren mundu osoan.
| | |
PLUTO ___________________ sinboloa da Pluto. Esanekoa, apala eta lasaia, ez zen Disneyko izar izateko jaio, bigarren mailako aktore izateko baino. Baina denborak eta Mickeyren maskota moduan erakutsitako zintzotasunak paper protagonista batzuk eman zizkioten. Pluto 1930eko abuztuaren 18an agertu zen. Mickey-k, Disneyko super-izarrak, maskota bat behar zuelako.
| | |
__________________ da Pluto, argala, kafesne kolorekoa da eta belarri beltzak ditu. Ez dauka ilerik (hain motza denez ez zaio ikusten), eta oso buztan luzea eta fina du. Lepoaren inguruan lepoko gogor bat dauka. Pluto sentibera da, ausarta baino, ausartegia, eta baita burugogorra ere. Pluto mainontzia da, eta pixka bat tentela. Ez du hitz egiten, inoiz saiakeraren bat egin eta publikoak nahiko gaizki erantzun baitzuen.
| | |