Euskal Zodiakoa. Xingar. Euskal Zodiakoaren 3. zeinua. Martxoaren 21etik Apirilaren 27ra. Elementua : Iparraldea /Hegoaldea. Izarra: Haritza

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko. Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA:
benetako nortasuna
bestelako igurtziak
eromenezko antagonismo
gibel handia
gizagaixo xamarra
izukaitzagoa
maitagarri eta emankorra
pazientzia handikoa
ohiko ingururako lotura
pertxenta
ukiezinezko itxura
_____________________________________________________________________________
Xingar, zeinupean sortu zaren hori, zerua argitzen duen astroak Euskal Zodiakoaren gurpilaren 30. gradua zeharkatzen duen unean azaltzen zara zu, udaberriaren etorrera ohoratzeko. Desiragarria izaten badakizu eta ez duzu berehalakoan erakusten, batzuetan onerako eta bestetan txarrerako.

Zure zeinua, Iparra eta Hegoa 2 elementu magnetiko aurkako diren konjuntzioaren ondorioa da, horrek batera bideratu dezake. Halere, Foehn-en haizeari esker, aurkakotasun hori zure kasuan alaitasunez eta umore onez adierazten dira, zure zeinua bizi pozarena da: Xingar, bizia, alde onetik begiratzen duzu beti!! Besterik gabe pertsona ona zara eta jende guzia ongi sentitzen da zure inguruan. Zure bihozberatasunak eta prestutasunak lagunak erakartzen dituzte. Festarako beti prest, lagunek denbora-pasa ederra dute zurekin. , Xingar, gizonek "zaporetsua" zarela esango lukete, emakumeek berriz "gozatsua" zarela diote.

Kaxu! Xingar laguna, zure izarra den Haritzak bihurtzen zaitu. Esku zabala zarenez, dena eskaintzen duzu nori ematen diozun begiratu gabe eta badira "lagun" batzuk zure kontu zerriak bezala jartzen direnak eta zure esku zabaltasunez ongi profitatzen direnak. Ikasi beharko zenuke tarteka esaerak diona egiten: "Xingarra duenak erretzen, urin xortak berak biltzen", alegia, banatzen ari dena, puska hoberenekin geratzen dela.

Emakume Xingar, oso sentibera zara: goxoki eta maitekiro hartua izatea duzu gogoko. Laztanak eta zoratzen zaituzte, batez ere Saliseko gatzarekin egindakoak! Zure itxuraz eta gorputz moduaz asko kezkatzen zarenez, elikadura zaintzen duzu eta nahiago izaten duzu zure baratzeko jaki osasuntsu eta orekatuak jan. Sena izugarria duzu zure zaporea eta ezaugarri bereziei kalte egin diezaiokeen zerbaiti antzemateko. Hain zara non bizigarriak erabiltzen dituzun, kolore gorriak, neska gazte lotsatiaren moduan, edukitzeko.

Gizonezko Xingar, horrekin ingurugiroarekin itsutua zaude: ez beroegi ez eta hotzegi, ez lehorregi ez eta hezeegi, giro tenperaturaren beldur bizi zara. Izaera ezaugarri horrek teilatu baten menpekoa bilakatzen zaitu. Abentura eta naturazale izan arren zure handia duzu, etxezulo bat zara, zangoa etxebizitzara lotuta edukiko bazenu bezala. Ez zara inoiz zure aterpetik kanpo luze egoten. Zure helburua, apartakoa izatea, horretarako harro erakusten dituzu tatuatutako lauburuak, kolorez idatzitako "Baiona" hitza ondoan dutela.

Halere, Xingar laguna, zure itxura sendoak, bizkar zabala eta buru txikia, errespetua sortarazten du. Itxura dotorea duzu beti, apain-apain ibiltzea gustatzen zaizu astegunetan igandeko arropa soinean duzula. Ausarta bazara ere, izan beharko zenuke zenbaitetan.
zarenez laborantza lanetan aritzen zara gustura. Arduratsua, harroa baita ere, hobekien dagokizun ogibidea janariarekin edota ikuskizunekin lotura du.
• Ekintza gustukoena : Eman ezeri begiratu gabe, parranda neurririk gabe egitea.
• Zure akatsak : Nagia, hanka sartzailea, .
• Zure dohainak : Denborarekin hobetzen zoaz. Oso eskuzabala zara eta guztia ematen duzu.
• Maite duzuna : Goxoki hartua izatea, laztanak, tentagarria izatea.
• Gorrotatzen duzuna : Keztatua izatea. Lehortean egotea. Lehiakideak edukitzea.
• Astegun gustukoena : Igandea
• Zure koloreak : Horia, beltza
• Zure zenbakia : 6a, buruzagia, eztia, adeitsua, maitabera, adikorra, artista
• Zure arropa edo objektu fetitxea : Sarezko galtzerdiak
• Urtaro gustukoena : Negua
• Zure landarea : Haritza
• Zure zeinu lagun : Txipiroi (Ikusi) eta Betizu (Ikusi)
• Zure zeinu etsai : Manex (Ikusi)
• gustuko dituzun esamoldeak :

HAURRA EGIZAK NIGAR, UKAITEKO XINGAR

XINGARRA DUENAK ERRETZEN, URIN XORTAK BERAK BILTZEN