Gizakiok scorpio gara. Ipuin berdeak. Eguzki-zaleak. Joxean Agirre. http://www.armiarma.com/emailuak/mizka/berdeak

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   alderik alde      amore ematea      baina alferrik      beste bizilekurik      emandako hitza      hil edo bizikoa      itxuraz besterik      ur handiturik   

Beren zeinu zodiakalarekin harro dauden scorpio bati baino gehiagori entzun diot pasadizoa.
Ibai handi bat zeharkatzera zihoan hipopotamoarekin egin omen zuen topo eskorpioiak egun batez eta ea gainean eramango zuen galdegin omen zion. Hipopotamoak, iruditu arren, ez dira bat ere tontoak eta, intsektuaren ziztada pozoiz betea hiltzeko adina dela jakitun, ukatu egin zitzaion badaezpada.
Eskorpioiak arren baino arren eskatu zion gainean eramateko, baitzuen ibaia zeharkatzea, eta bidaian zintzo portatuko zela agindu zion, garantia guztiak eskainiz.
Handi guztiak dira bihozbera, bihotza ere handi baitute eta hipopotamoak, urrikaldurik, erabaki zuen bere zoritxarrerako. Abiatu ziren, bada, abiatu, hipopotamoa azpian eta eskorpioia gainean, zetorren ibaian barrena eta bide erdia eginik zutenean edo, ahaztu zitzaion eskorpioiari eta bat-batean, sen ezkutu eta gaizto batek hala agindurik edo, zizta egin zion bizkarrean. Heriotzara kondenatu dutenaren desesperoarekin oldartu zitzaion hipopotamo gizajoa, .
— Barrenak agindu dit —esan omen zion eskorpioiak, hil aurretik esplikazioren bat zor ziola pentsatuz, eta ur uharretan galdu omen ziren biak.
Scorpioak horrelakoak dira, karakter handikoak eta maiz burugabekeria bat egiten dutelarik, barrenak agindu dietela esanez zuritzen dute bekatua.
Niri, ordea, pasadizoa kontatu didaten bakoitzean gizakion patu suizida etorri izan zait gogora, planeta honetan mundualdia iragaitera beharturik gauden izakiok gisa berean portatzen baikara. Ez dugu beste salbabiderik. Ez dugu mundua eta etengabe pozoiz betetako ziztadak ematen ari gatzaizkio, geure barrena ere beharbada pozoiz betea dugulako edo.