KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL. Josean Sagastizabal. (www.ikasbil.net, 307238)

Pertsonaiak eta deskribapenak lotu


1. Gainerako ikasleei iguina ematen dien euskaltegiko ikasle perfektua. Bere burua besteen aldean goian uste duena.

2. Donostiako psikologoa. Elizkoia denez, hango enbaxadoreak gustuko ditu. Horrenbestez, bikotea topatzeko aukera gutxi.

3. Baserriko neska poxpolina. Betiko tokian betiko jendea ikusteaz aspertzen hasia dena. 22-23 urte ditu, eta Filosofia ikasten ari da Donostian. Aitari gehiegi gustatzen ez zaizkion berritasun guztiek erakartzen dute.

4. Baserriko aita alarguna. Berrikuntzak ez ditu gehiegi maite. Juan Martin ezertarako balio ez duen elbi bat dela uste du. Baserritarren gaineko topiko guztiak daramatza berekin, inoiz gutxi baita handik.

5. Etxeko ahizpa zaharrena da. Amarik ez, eta haren lanak eta ardurak bere gan hartuko dituena. Medikua denez berak ekarriko du dirua etxera. Arduratsua da, oso.

6. Herriko tabernako alaba. Herrian nazka-nazka eginda dago, eta handik ihes egiteko modurik azkarrena euskaltegiko kanpotarren batekin ligatzea dela uste du.

Tabernariaren alaba
7. Joxe Joakinen ama. Bihotz oneko amona. Bere semea baino irekiagoa denez, Juan Martinek ez dio molestatzen, barregurea ematen dio. Bihotz oneko amona maitagarria.

8. Indigena. Aita jostunari esker izena irabazitako De-sastre baserriko Afrodisio. Toki batean bai, bestean ere bai, eta hurrengoan ere bai azaltzen den herritar petoa.

9. Baserriko semeak. Edatea gustatzen zaienez, gauetan zurrunka egiteko joera dute. Nesketan ez dute arrakasta gehiegi, eta beraz, ordaindu egiten dute sexu zerbitzuengatik. Adarra jo zaleak dira. Bihotz oneko gizonak, azkartasunari gehiegi zor ez diotenak.

10. Euskaltegiko ikaslea da, ikasteko asko duena. Irungo harakina. Euskaraz aztarren handirik ez du, eta nahi bezela ateratzen ez zaionean, alegia ia beti, maldizioka hasteko joera du. Purua ahoan, beti.

11. Harrialdeko euskaltegiko irakaslea. Bertakoa da, Begoren lagun mina. Ikasleekin maitasun-gorroto harremana dauka. Bere mutil lagunak buruko min asko sortzen dizkio, eta liskar ugari izango dituzte, hura ETAkoa delako.

12. Bere euskara kaskarra aberastera eukaltegira doan euskaldun zaharra. Bizkaitar tabernaria, kultura gehiegi gabekoa. Ligatzeko itxaropenez euskaltegira doan neska.

13. Euskaraz nahiko ondo moldatzen den ikaslea. Apaiza da, tradizionala. Denbora librean Itun Berria irakurtzen erraz asko entretenituko litzatekeena. Iritzia erabat finkatu dauka. Elizako pentsamenduaren enbaxadore egokia.

14. Donostiako euskara ikasle prestua. 20 bat urte ditu, eta Euskaltegian ondo moldatzen dela ikusita, “benetako euskara” ikastera Harrialdeko baserri batetara joango da. Han, baina, tutik ez du ulertzen. Baserrian hanka bat jarri ez duen hiritar peto petoa.

15. Harrialdeko apaiz jatorra. Pablo etxean hartuko du. Hura baino zaharrago izanagatik ere, ez da tradizionalagoa. Honek, denbora librean Marca irakurriko luke.