ROSA LUXEMBURG / Egilea: AGIRRE, LOREA. elkarlanean.com/gazte literatura/biografiak.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
Kontrairaultzaileek kalean harrapatu eta hil zutenetik 80 urte pasa , oraindik bizirik dirau Rosa Luxemburg-en oroitzapenak. Hizlari eta idazle trebea, langileen aldeko borrokak XX. mende hasieran izandako intelektual argi eta gidari emankorrenetako bat izan zen. Berlingo harresia ez dira beharbada horrenbeste aipatzen Luxemburg-en argudio eta iritziak, baina haren bizitzak interesa pizten jarraitzen du, bere kontraesanek gaurkotasun osoa dutelako: bere bizimodu pribatua sakrifikatu beharra jarduera publikoagatik, gizonezkoen munduan sarturiko emakume bakarrenetakoa izatea, samurtasuna bide gogorraren defentsa egitea...
1871n jaio zen Luxemburg, familia judu batean, Errusiaren menpe zegoen Poloniako hiri batean, eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan aritu zen batez ere. Herrialde nahasketa horrek guztiz izaera alderraia ekarri zion, eta espiritu internazionalista bat, gaurko europarzaletasunaren aitzindari. Kultura zabala zuen, bost hizkuntza menderatzen zituen, sentiberatasun handia zuen artegintzarako (literatura eta pintura batez ere) eta lagunarte lasaia maite zuen . Hala ere, familia burges batean jaio arren gazte-gaztetatik sozialismoarekin, eta horixe bihurtu zen bere bizitzaren borroka eta ardatza. Polemika luze eta mamitsuak izan zituen (autodeterminazioaz, I. Mundu-Gerran parte hartzeaz, iraultza ala erreformaren arteko hautuaz...). Ez zuen inoiz bide errazenera jotzen; aitzitik, konsekuentea izan zen beti bere ideiekin, nahiz horrek kartzelara eraman , eta azkenik heriotzara, 1919an Berlinen.