SINADURA NORTASUNAREN ISPILU. ikasbil.net/idatziak/barrenkale/barrenkale_01ik.pdf
Grafologiaren bidez gaitz fisiko eta psikikoak atzematen dira. Sinadura aztertuz buruko gaitzak atzematen dizkiete psikiatrek gaisoei: paranoiak, eskizofreniak edo krisialdi nerbiosoak. Grafologiaren bidez, mediku batzuek gaitz fisikoei antzematea ere lortu dute: bihotzekoak, giharretako eta urdaileko mina eta abar.
Baina lau mende behar izan dituzte grafologoek zientzia gaur egun dagoen mailara eramateko. Izan ere, 1622an idatzi zen gai honen inguruko lehen liburua. Baldo italiarra izan zen egilea. Geroztik psikologo-mordo bat aritu da ikerketan.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   agresibitatea      aristokratikoa      bakartia      bizitasun gutxiko      estuasunerako joera      laudoriozale   
NOLAKO SINADURA, HALAKO IZAERA
Sinadura-arrastoak makalak edo etenak baldin badira, pertsona da egin duena; beherantza idatzitako sinadurak, berriz, nekea edo goibelaldia adierazten du. Pertsona txukun eta langileen sinadurak erritmo arineko marrak izaten ditu. Letrak oso handiak badira, ordea, norberaren nortasuna goratu nahi dela esan nahi du eta baita besteren dela ere. Batzuek ez dute sinadura oso-osorik idazten. Horrelakoek gauza guztiak erraztu nahi dituzte eta argi eta garbi ikusten dituzte beren helburuak. Marconi asmatzaileak bezala,
gauza praktikotara jotzen dute pertsona azkar hauek. Nerbioetako gaitza izateko joera dutenen sinadurek, berriz, presio gorabeherak izaten
dituzte. Beste batzuetan, edo zahartzaroko kemenaren beherakada adierazten du.

TOKIAK ERE BADU ESANAHIRIK
Sinadura testutik oso urrun badago, hori egin duenak gizartearekin zerikusi handirik ez duela izan nahi adierazten du eta bere interesen atzetik dabilela. Sinadura edo rubrika testuaren azken lerroen gainean badago, gizartearen aurkako dago agerian. Sinadura testutik oso gertu eta eskuinean egoteak egilea hartu-emanetarako egokia dela adierazten du, baina gregarismoan erortzeko arriskua ere bai. Geldotasuna eta belaxkeria ere ez daude urruti. Ezkerrean dagoen sinadurak gizartearekiko beldurra adierazten du. Horrela izenpetzen
duena izaten da. Testuaren ondoan, azken hitzen jarraipen bezala dagoen sinadurak hartu-emanetarako gaitasuna adierazten du. Jende-mota honek elkarrizketa eta elkarbizitzaren beharra izaten du. Testutik oso urruti eta ezkerrean badago, berriz, sen dago agerian. Hartu-emanetarako gaitasunik badute horrelako pertsonek, baina beraiek bezala pentsatzen dutenekin bakarrik elkartzen dira.