SINADURA NORTASUNAREN ISPILU. (http://www.ikasbil.net/idatziak/barrenkale/barrenkale_01ik.pdf)
Grafologiaren bidez gaitz fisiko eta psikikoak atzematen dira. Sinadura aztertuz buruko gaitzak atzematen dizkiete psikiatrek gaisoei: paranoiak, eskizofreniak edo krisialdi nerbiosoak. Grafologiaren bidez, mediku batzuek gaitz fisikoei antzematea ere lortu dute: bihotzekoak, giharretako eta urdaileko mina eta abar. Baina lau mende behar izan dituzte grafologoek zientzia gaur egun dagoen mailara eramateko. Izan ere, 1622an idatzi zen gai honen inguruko lehen liburua. Baldo italiarra izan zen egilea. Geroztik psikologo-mordo bat aritu da ikerketan.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
JOSE RAMON SOROIZ NORTASUN-TXOSTENA IDAZKERAREN ARABERA.

Gutxi dira Jose Ramonek idatzi dizkigun lerroak, baina testua eta sinadura behintzat baditugu, hurrenez hurren, bere barnea eta gizartearekiko harremana konparatzeko behar-beharrezko bi elementuak. Bi elementuok oso antzera idatzi ditu, hala makurdurari dagokionez nola formari dagokionez; eta honek diosku bere barnean sentitzen duenaren eta kanpora adierazten duenaren artean ez dagoela alderik, hau da, erakusten duena eta sentitzen duena bat eta bera direla.

Orri hau idatzi zuen unean nekatu samar bazegoen ere (lerroak beherantz), beste dokumentu batzuk beharko nituzke neke hau pasakorra den, noiztik dagoen horrela... argitzeko. Bestalde, Jose Ramon ez da bere nahiak , agintzea ez dator berarekin bat, eta mila zalantzatan ibili ohi da ezer erabaki aurretik (“t” letraren makila horizontalak bertikalaren erdi inguruan daude, ezkerreko aldean batzuetan...); baina behin erabakitakoan, gogobetean abiatzen da gurariak lortzera, eta eginahal guztiak egingo ditu erdiestearren.

Izenpearen zigzag formak ere, barru eta zenbaitetan polemikoa duela argi uzten du. da Soroiz, (obaluak itxita egiten ditu, batez ere sinaduran), baina eta esperientzia berriei irekia (“n” eta “m” letrak “u”forman edo txirikordan eta eskuineranzko makurdura handiarekin). Honen ondorioz, bere izaera eguneroko bizipen eta kulturaz jantzi ohi du, ziurtasun eta autoafirmazio gehiago lortu asmoz.


Buru-estima aldetik ondo dakusat Soroiz (maiuskulak handiak dira). Helburuak, berriz, nahi beste ditu buruan (maiuskula handiak); jarrera (baina pasiotsu) batez saiatzen da, ordea, hauek aurrera eramaten (sinadura horizontala eta orriaren erdi inguruan kokatu).

Bere idazkerak duen eskuineranzko makurdurak erakusten du Jose Ramoni jendearengana hurbiltzea, taldeetan integratzea, besteekiko interesa agertzea eta besteekin harremanetan egotea ere asko gustatzen zaizkiola. Gizartean egoteak biziki erakartzen du, hasierako unetan herabe jokatzen badu ere (goiko eta ezkerreko bazterkiak handiak). Diplomazia eta taktuak bere alde jokatzen dute, gainera, une askotan eta benetan artista da goxotasuna erabiltzen (“k”, “n” eta
maiuskula batzuk buklearekin). dela esan daiteke, bihotzari lekua uzten diona.