Ivan Perrovitx Paulov. Radiobiografiak / Harkaitz Cano / Elkar, 1995.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
Ivan Perrovitx Paulov, ikerlari eta mediku ospetsua, 1849an jaio zen Errusiako Riazan herrian, eta San Petesburgoko unibertsitatean egin zituen medikuntza ikasketak. Paulovek zakurrekin burutu zituen ikerketarik garrantzitsuen eta arrakastatsuenak. Horretarako, laborategi bereziak eraiki zituen, zakurrak kanpoaldeko ezein soinu edo argi kinadatik babestuz eta animaliei bizimodu aseptiko bat ezarriz, bromuro eta kafeinaz hornituriko dieta eta guzti. Zakur hauen listu ikertu zuen batik bat Paulovek eta jokaera konduktistaren arloan ondorio garrantzitsuak ere bai. Garunik gabeko katu bat balkoi batetik botaz gero lau hankatan erortzen zela ziurtatzen zuen Magnusen esperimentuari behin betiko baiezkoa eman zion Paulovek, beti ere, katua gehienez seigarren pisu batetik botatzekotan noski, zazpigarren batetik botaz gero, katuak zituen zazpi bizitzetarik bana galduko baitzuen pisu bakoitzean, eta kasu honetan ezinezkoa gertatuko zatekeen lau hankatan erortzea. Zientzia enpiriko hutsa.

41 urterekin katedra bat eta laborategi propiala erdietsi eta diru iturriak erraztu zitzaizkion, horrenbestez, bere zakurren esperimentuetara bideratu ahal izan zuelarik indar guztia, gutxienez bere zakurrak adina maite zuen Serafina Vasilievna (Kartxevskaia ezkontaurrekoz) emaztearen laguntzaz. Zakur baten entzumen, usaimen eta ikusmen estereorrezeptoreak ezabatuz gero, zakurrak 23 ordu lo egin ditzakeen ondorioa ere atera zuen. Baina Pauloven tesi konduktistek izan zuten bestelako aplikaziorik ere. Lehen mundu gerra garaian, Pauloven laborategietan hezitako zakurrak erabili zituzten helburu militarretarako. Horretarako, angare handitan zakurrak kaiolatan goserik eduki ondoren, janaria angareko tankeen petan zitzaien eta zakurrak askatu ostean, hauek beren usaimenari jarraiki, ziztu bizian labaintzen ziren tankeen azpietara, janari bila goseti. Operazioa dozena bat aldiz errepikatu ondoren, zakurrak, usaimenari kasurik egin gabe, tankea begiz jotze hutsarekin joaten ziren ibilgailu militarron azpira itsu-itsuan. Ondoren, guduko lehen lerrora eramaten zituzten zakur hauek berak, eta goserik eduki ondoren, dinamita lotzen zieten bizkarraren inguruan. Askatzen zituztenean, zuzen zuzenean ziren etsaiaren tankeen azpietara, tanke pean jatekorik gutxi duten heriotzaren izterrak besterik topatuko ez zutela jakin gabe.

Paulov asko zuen bere zakurrak era hartan erabiliak izateak, baina ezin eman ziezaiokeen ezetza astero-astero zakurren bila etortzen zitzaion agintari militarrari. Lehen astean Paulovek husky batzuk entregatu zituen, bigarren astean usaimen-hodiak erretako fox terrier bat. Baina elurra hasi zuenez, hirugarren astean hotza jasateko gai izango zen Siberi­an malamute bat entregatu behar izan zuen. Laugarren astean, Paulovek ez zuen bere zakurrik maiteena zen hura gudarako eman nahi izan; agintari militarren harridurarako, lau hankatan jarri eta zaunkaka hasi zitzaien bere bizitza zakur artean igaro zuen Paulov. Zenbaitek diotenez, Pauloven azken zakurrak ihes egitea lortu zuen, historiako lehen zakur intsumisoa bihurtuz, baina hori ez dago batere garbi. Paulov doktoreari dagokionez, lau hankatan eman zituen bere azken urteak uluka, bere laborategi elurtuen inguruan jiraka, orain eta geroxeago zaunka, eta ez da harritzekoa beraz neumoniaz hil izana 1936ko otsailaren 27an, 87 urte zituela. Gaur egun, bere laborategi izandakoaren aurrealdean brontzezko zakur txiki bat dago, Paulov doktorearen eta batez ere bere zakur ezezagunen ohoretan, Kipling poetaren inskripzio honetxekin batera:Batera geunden Guda hasi zenetik. Bera zen nire zerbitzaria eta bion artean onena.