<=
Margaret Astor. Radiobiografiak / Harkaitz Cano / Elkar, 1995.
Hutsuneak bete.
Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
aurpegiko begiko bizitzako egundoko larruko pareko Piurako
Margaret Astor Amazoniako oihanaren erdi-erdian jaio zen, bertan misio lanetan ziharduen apaiz baten eta misioetako erizain nagusiaren arteko harreman ezkutuaren fruitu. Bere amak, ezkongabetan apaiz batekin izandako harremanetik sorturiko haur hark ekar ziezazkiokeen laidoa eta lotsa eraman ezingo zituelakoan, ibaian abandonatu zuen jaio eta berehala, zumezko sehaskatxo batean. Malkotan jarraitu zion sehaskatxoari harik eta korronteak desagertarazi zuen arte. Egoera hartan arruntena krokodiloek Margaret jaioberriarekikoak egitea zen arren, zortea
aurpegiko
begiko
bizitzako
egundoko
larruko
pareko
Piurako
tokatu zitzaion, jibaroen tribuko ehiztariek aurkitu baitzuten, haur koittaua zeraman zumezko sehaska urjauzi batean behera amiltzear zegoela. Jibaroek hazi eta -haien legera- hezi zuten Margaret Astor, hiena eta iguana artean, ehiza eta gudu errito antzinakoz inguraturik, zibilizaziotik at, bizitza basati hartara ohituz. Jibaroak gerlariak ziren eta borrokan hiltzen zituzten etsaiei lepoa moztu ondoren, burua txikiagotu eta trofeo bezala gordetzen zuten. Jibaroak ikustean atentzioa ematen zuen lehen gauza beren ezpain gorri elektrikoak ziren; historialariek kontatzen dutenez, ehizatzen zituzten animalia ororen odola zurrupatzen zutelako edukitzen zituzten beti jibaroek ezpainak gorriak.
Margaret Astorrek hamalau bat urte izango zituen jibaroen eskualdera apaiz protestante bat heldu zen egunean. Apaiz hura
aurpegiko
begiko
bizitzako
egundoko
larruko
pareko
Piurako
gertatu zitzaien jibaroei, eta aurrekoei ez bezala honi ez zioten bururik moztu. Apaizak berehala kausitu zuen azal ilunekoen artean zuriegia zen Margaret Astorren azala. Gau batez, isilpean, bere etxolaratu eta zumezko sehaska topatu zuen. Sehaskaren barrualdean, basatiak inolaz ere ulertzeko gai ez ziren ohar zimurtu bat zegoen: dei nazazue Margaret Astor, hori baita nire izena. Hurrengo goizean, jibaroak ehizara joanak zirenean, Margaret nerabea bahitu eta
aurpegiko
begiko
bizitzako
egundoko
larruko
pareko
Piurako
portura eraman zuen apaizak, bertatik Panamara eta Panamatik Europara helarazteko asmotan. Hura ez zen emakume zuri batentzako lekua.
Margaretek ez zuen bidaia osoan hitzerdirik ere esan. Apaiza kamarotera joan zitzaion lehen aldian, masailak urdinez eta ezpainak gorriz margoturik zituela hartu zuen jibaroen hizkuntzan oihuka, eta neska basati hura kristautzea ez zela batere samurra izanen otu zitzaion apaizari. Behin Europaratuz gero, ordea, Margaret Astorrek ezari-ezarian Europa zibilizatuaren azturak bereganatu zituen denboraren poderioz: soinekoen deserosotasuna, tea bostetan, katilua bi behatzez heldu -koilara katilutik kanpo utziz beti-, zarata gehiegirik atera gabe azukrea teari nahasten ikasi eta abar. Zorretan zegoen ordea jibaroekin eta bere
aurpegiko
begiko
bizitzako
egundoko
larruko
pareko
Piurako
lehen urteetan hain ongi zaindu zuten haien omenez, gauero eta ezkutuan ezpainak amapola hautsez -gorri elektrikoz- margotu eta begi inguruneak adiskidetasunaren margo urdinaz igurtzitzen zituen.
Goiz batez, esnatzean
aurpegiko
begiko
bizitzako
egundoko
larruko
pareko
Piurako
margoak kentzea ahaztu eta hala irten zen kalera. Antzerki zuzendari batek ikusi eta bere edertasunaz liluraturik geratu ostean "Romeo eta Julieta" antzezlaneko Julietaren papera eskaini zion. Obrak
aurpegiko
begiko
bizitzako
egundoko
larruko
pareko
Piurako
arrakasta izan zuen, Margaret Astorren aurpegiak liluratzen zuen bereziki ikuslegoa. Aste gutxiren buruan Londresko emakume guztiek margotzen zituzten gorri elektrikoz beren ezpainak. Egun Margaret Astorren izena darama munduko kosmetiko enpresarik garrantzitsuenetako batek. Eta, gauzak zer diren, Margaret Astor enpresak ezpainetarako barrak egiteko Amazonian legez kanpo ehizaturiko hiena eta iguanen
aurpegiko
begiko
bizitzako
egundoko
larruko
pareko
Piurako
pigmentuak erabiltzen ditu.
Erantzuna egiaztatu
Ados
<=