Harry Houdini. Radiobiografiak / Harkaitz Cano / Elkar, 1995.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   ateratze aldera      aurre egingo      muzin egin      nondik norakoak      ospatze aldera      txanda hartzen   
Erie Weis, Harry Houdini izen artistikoaz bere burua ezagutzera eman zuena izan da dudarik gabe zirkoaren historiako ilusionistarik ospetsuena eta prestidigitatzaileen artean errege. Bere aitak sarrailak konpontzen egiten zuen lan eta giltza etxean ahazturik uzten zuten despistatuen ateak irekiz egin zituen bere lehen ilusionismo saioak Eric Weis gazteak. Nerabezaroan Iparramerikako banketxe-lapurren artean ospe handia bereganatu zuen, segurtasun kutxaraino heldu eta sarraila guztiak ireki ondoren, diruari eta bere inizialak kutxaren barruan marrazturik, banku zuzendariaren urrezko pizgailua edo txiskeroa sari bakartzat hartuta ihes egiten zuelako.

Bere gaitasunei nolabaiteko etekina hango eta hemengo zirkoetan aktuatzen hasi zen. Zirkoek asebetetzen ez nonbait eta, numero arriskutsuagoak bilatu zituen etengabe: esku eta oinak katez loturik, kutxa batean giltzaperatu eta zubi batetik uretara botatzen zuten, minutu bateko epea bete aurretik lotura guztietatik aske ur azalera igerian gailentzea lortzen zuelarik. Ez zegoen txurril, txabeta, giltzape, esteka, gako, herskailu, giltzarrapo ez zildirik ere bere gaitasunari zionik. Erresuma Batuko Scotland Yard eta Errusiako polizia zarista bera ere erridikulurik gorrienean, barregarri utzi zituen, haiek ezarritako froga oro erraztasun txundigarriz gaindituz.­

Harry Houdini estatubatuarra 1876. urtean jaio eta 1924an desagertu zen, eta bere desagerpenaz geroztik hirurogeita hamar urte igaro diren honetan, oraindik ezin izan dira bere ilusionismo jokoetariko askoren funtsa eta guztiz deszifratu. Hezurrak bere lekutik ateraz lortzen omen zuen kate anitzen artetik ihes egitea, baina egundaino inork ez du berearen erdirik errepikatzerik lortu.
Gogoratu besterik ez dago, nola Niagarako urjauzietatik behera bota zuten ohi bezala katez loturik, indarrezko alkandora soinean zuela, giltzaz itxiriko kutxa baten barruan: hiruzpalau minutu igaro ondoren Houdini handia urazaleratzen ez zela ikusirik, hiltzat jo zuten magoa. Houdini ordea, urpean zegoen, laku gaineko izotz geruzaren eta uraren artean egon ohi den aire kamara lastotxo batez arnastuz. Ongi zekien Houdinik misterioari .

Ez zen ordea Houdini hau guztiarekin konformatu. 1924an, sei mila oineko altueratik bota zuten kutxa baten barruan morroilopeturik, askatu eta jausgailuari eragiteko denbora izanen zuelakoan. Kutxa ordea ez zen ireki eta itsasora erori zen gorpu mortua bailitzan, Harry Houdinik bertatik ateratzerik lortu gabe, saioa ikustera inguratu ziren behatzaileen harridurarako. Algaz estaliriko altzairuzko kutxa itsasotik erreskatatu eta palanken laguntzaz ireki zutenean, hutsik topatu zuten barrualdea: kateak, soka askeak eta zabaldu bako jausgailu bat baino ez zeuden kaxaren barruan, Houdiniren gorputz malgua lainoren batetik zintzilik geratu bailitzan.

Joan den urtean bete zen Houdiniren heriotzaren 70. urteurrena. Okasioa , hainbat ekitaldi eta omenaldi antolatu ziren: mundu osoko zoko bazterretan, milaka eta milaka aurrezki kutxa atrakatu zituzten eta hainbat banku zuzendari jaurti zituzten kutxetan giltzapeturik sei mila oineko altueratik itsasora. Banketxe zuzendarien artean bizirik atera zirenetatik askok eta askok erretzeari utzi behar izan diote, beren bulegoetako urrezko txiskeroak ostu zituztelako ilusionista lapurrek Houdini zenaren omenez.