Joseph Ignace Guillotine. Radiobiografiak / Harkaitz Cano / Elkar, 1995.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   aiko-maiko      alderik alde      biek ala biek      bizarra egitea      blaust egiten      gori-gori      lepo zegoen      mila bostehuni      Nagiak atera      parez pare   
1789. Iraultza frantsesa zegoen.
Guillotine doktoreari ohetik jaiki zeneko zaratak eta builak iritsi zitzaizkion leihotik. orduko lurrun erre usainak hartu zuen bere gela. Leihora inguratu eta paristarrak ikusi zituen batera eta bestera, bizkar gainean altzari dotore harpilatuak zeramatzatela, Bastilla ingururantz, bertan pilatu eta altzariei su emateko asmotan seguru asko. Emakume askok errebolberrak zeramatzaten gerrian eta umeek ohi baino sarriago egiten zuten kalean estropozo, frantziar armadako soldaduei ostutako kapelu handiek ikusmena galarazten zietelako.

Iraultzak aspertu egiten zuen. Hasieran bazuen bere grazia, bere emozioa, baina denborarekin egunerokotasuna gailentzen zitzaion guztiari. Guillotine doktoreak leihoa itxi eta patxadatsu egin zuen logelako ispilurantz. Ur marmita portzelanazko konketan irauli eta iraulitako urak konketan zuen artean, Iraultza, esan zion ironia nabariz ispiluan ikusten zuen bere bikiari, irribarre ziniko samar bat dibujatuz. Katagorri isatsez eginiko eskuila hartu eta xaboia aurpegian igurtzitzen hasi zen. Bitxia zen, Paris osoa kalean eta Guillotine doktorea berriz han, ispilu aurrean, beste zereginik ez zuela. Aurpegia xaboiaz igurtzi eta marraza zorroztua angelurik egokienean kokatu ostean bizarra mozteari ekin zion. Tupustean, korneta hots batek dardara eragin zion eskuan eta ebaki handi samar bat egin zuen marrazaz lepoan. Iraultza, otu zitzaion berriro ere zinikoki, aurrekoan baino ironia gutxiagoz halere, lepoko zauriaren tamainari so egitearekin batera.

Estreinako erresuminaren ostean ordea, buruko leihoa ireki eta argi mataza batek zerebeloa argitzen ziola sentitu zuen. Lepoko ebaki hark eman zion hain denbora luzez bilatzen aritu zenaren erantzuna, gizaki batek bizitzan behin bakarrik izaten duen moduko asmakizuna: batere oinazerik gabe eta kondenatu ororen sufrimendua berdinduz heriotza zigorra ezartzeko bidea: xafla zorrotz bat, bi haberen artean altuera jakin batetik erortzen utzi eta merezi zuenari instant batean lepoa burutik banatuko zion tramankulua.

Arratsalde hartan bertan, etxerik ateratzera zihoala, iraultzaileek arrastaka zeramaten traidore batekin egin zuen topo. Garaiz iritsi zen trajedia ekiditeko, eta hanka-beso bakoitza zaldi banari estekatu eta belarri zuloak azufre eta berun urtuz estali aurrerik, exekuzioa atzera zezaten lortu zuen Guillotine doktoreak. Arratsalde hartan bertan, Frantziako Asanblada nazionalean makina bidezko lepo mozketa proposatu zuen, bai eta Asanblada aurrerakoiak onartu ere.

Astearte sargori batez izan zen lehen exekuzioa. Enparantza , ez zen han ziri bat ere gehiago sartzen. Ardailaren erdian, disimulu handiz kokaturiko arbeletan -Asanbladak espreski debekatu zuen arren- apostuak egiten ziren, , ezetz xafla zorrotz hark traidorearen lepoa lehenengoan ebakitzerik lortu.

Tentsio eta zirrara biziko uneak izan ziren haiek Guillotine doktorearentzat, izerdi anpuluak lokietatik behera irristatzen zitzaizkion, baina eternalak egin zitzaizkion segundo batzuen ondoren, airea ebakiz erori zen azkenik marraza, traidorearen lepoa zeharkatuz. Isiltasuna demasa izan zen otezko une haietan, xaflak lepoa zeharkatu bazuen ere, burua ez baitzen lepotik banandu. Mugiezin eta isil geratu zen burua, harik eta borreroetako batek hatz batez buruari bultza egin eta hau Guillotine doktorearen izena zeraman tramankulua sostengatzen zuen oholtzaren egurrezko zorura erori zen arte. Jendea oihu eta bibaka hasi zen orduan, festa giroan, pozik.

Guillotine doktorea lepoan hartuta eraman zuten tramankuluraino. Bertan, lurrean zetzan burua iletik heldu eta bere buruaren pareraino jaso zuen. Une hartan, zaila zen bere burua eta traidorearena bereizten, izan ere, arrazoi ezberdinengatik bazen ere, dibujatzen baitzuten euforiaren gorengo gradua belarritik belarrirako irribarre leinurutsu, zabal eta definitibo batez.

Zenbait urte beranduago, sekuentzia errepikatu bat bailitzan, irribarre lasai eta orekatu huraxe bera mantenduko zuen oholtza gainean Joseph Ignace Guillotine doktoreak, baina orduan, bereizketaren zailtasuna mantentzen zen arren, beste batena izango zen dekapitatuaren burua sostengatzen zuen eskua eta berea, traidore iletik oratuaren burua.