Biografiak: Ivan Paulov, Harry Houdini, Margaret Astor, Joseph Ignace Guillotine. Zein pertsonaiari dagozkie esaldi hauek?

1. Estraineko erresuminaren ostean, ordea, buruko leihoa parez pare ireki eta argi mataza batek zerebeloa argitzen ziola sentitu zuen.

2. ... gerlariak ziren eta borrokan hiltzen zituzten etsaiei lepoa moztu ondoren, burua txikiagotu eta trofeo bezala gordetzen zuten.

3. Emakume askok errebolberrak zeramatzaten gerrian eta umeek ohi baino sarriago egiten zuten kalean estropozu, soldaduei ostutako kapelu handiek ikusmena galarazten zietelako.

4. Magnusen esperimentuari behin betiko baiezkoa eman zion.

5. Esku eta oinak kateaz loturik, kutxa batean giltzaperatu eta zubi batetik uretara botatzen zuten.

6. Batera geunden Guda hasi zenetik. Bera zen nire zerbitzaria ﷓eta bion artean onena.

7. Gauero eta ezkutuan ezpainak amapola hautsez margotu eta begi inguruneak adiskidetasunaren margo urdinaz igurtzitzen zituen.

8. Apaizak berehala kausitu zuen azal ilunekoen artean zuriegia zen haurraren azala.

9. Laborategi bereziak eraiki zituen, zakurrak kanpoaldeko ezein soinu edo argi kinadatik babestuz eta animaliei bizimodu aseptiko bat ezarriz.

10. Bere amak, ezkongabetan apaiz batekin izandako harremanetik sorturiko haur hark ekar ziezaiokeen laidoa eta lotsa eraman ezingo zituetakoan,...

11. Elurra hasi zuenez, hirugarren astean hotza jasateko gai izango zen siberian malamute bat entregatu behar izan zuen.

12. Iraultza, esan zion ironia nabariz ispiluan ikusten zuen bere bikiari, irribarre ziniko samar bat marraztuz.

13. ...banku zuzendariaren urrezko pizgailua edo txiskeroa sari bakartzat hartuta ihes egiten zuen.

14. ... sei mila oineko altueratik bota zuten...

15. Nagiak atera orduko lurrin erre usainak hartu zuen beraren gela.

16. Hiltzat jo zuten; bera, ordea, urpean zegoen, laku gaineko izotz geruzaren eta uraren artean egon ohi den aire kamara lastotxo batez arnastuz.

17. Okasioa ospatze aldera, hainbat ekitaldi eta omenaldi antolatu ziren: mundu osoko zoko bazterretan, milaka eta milaka aurrezki kutxa atrakatu zituzten.

18. Xafla zorrotz bat, bi haberen artean altuera jakin batetik erortzen utzi eta merezi zuenari instant batean lepoa burutik banatuko zion tramankulu hark.

19. Ezarian-ezarian Europa zibilizatuaren azturak bereganatu zituen denboraren poderioz.