Aleksandr Sergeievitx Pushkin. Jose Morales Belda. Kapitainaren Alaba liburuaren hitzaurrea.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Aleksandr Sergeievitx Pushkin 1799 urtean jaio zen Moskun, Errusiako noble-familiarik antzinakoenetako batean. Garai hartan nobleak frantsesez mintzatzen ziren elkarrekin, eta errusiera herri ______________ hitz egiteko soilik erabiltzen zuten. Gustu txarrekoa zen goi-gizartean errusieraz hitz egitea.
ordokiarekin
txikiarekin
mehearekin
xehearekin
Pushkinek, aitonen semea _________________, irakasle frantsesak eta ingelesak izan zituen. Errusiera nobleen familietan ohi zutenez, haurtzain errusiarrak erakutsi zion.
izanik
izanez
izatear
izateaz
Txiki-txikitatik piztu zitzaion literaturaren alderako ________________ eta, hamar urte zituela, idazteari ekin zion, frantsesez eta gogoko zituen autoreak imitatuz, hala nola Voltaire eta Rousseau.
grina
sunda
sona
munta
1811n Tsarskoie Seloko lizeoan sartu zuten, urte horretan bertan Alexandro I.ak nobleen semeentzat sortutako ikastegi aristokratikoan ______________ .
alegia
hau da
orobat
ez bezala
1812an Napoleonek Errusia inbaditu zuen. Frantziaren aurkako gerrak errusiarren abertzaletasuna _______________ zuen eta, horrek eraginda, Pushkin frantsesa baztertu eta errusieraz idazten hasi zen. 1817an lizeoko ikasketak amaitu eta funtzionario sartu zen Atzerri ministerioan, Petesburgen.
zizeldu
ernatu
gardostu
galarazi
Napoleon Errusiatik _______________ ondoren, Errusiako armadak Europa askatzen lagundu zuen. Ofizial asko ideia liberalek "kutsatuta" itzuli ziren Europatik eta, intelektual aurrerazaleekin batera, Errusiako errejimen autokratikoa iraultzeko ahaleginetan hasi ziren. Pushkinek gogor kritikatzen zuen Errusiako egoera, eta bere idazlanetan eztenkada zorrotzez zirikatzen zituen agintariak.
egosi
egotzi
egokitu
erkatu
Ezkutuko erakundeetan parte hartu ez bazuen ere, haren epigramek eta poemek iraultzaileen borroka-nahia kilikatzen zuten, eta agintarien gogoa, _______________, atsekabetzen.
hala ere
orobat
berriz
baina
Berrizaleen eta zaharzaleen arteko borrokak erromantikoen eta klasikoen arteko gatazka izan zuen _____________ literaturan. Pushkinek, nola ez, erromantikoen aldera jo zuen eta, klasizismoa baztertuta, heterodoxiaren bidetik joan zen.
ispilu bezala
ispilu
ispiluko
ispilutzat
Pushkinen bertso satirikoak eta epigrama zorrotzak tximista baino bizkorrago zabaltzen ziren, ahoz aho eta eskuz esku, hala Petesburgen _______________ Moskun.
bezala
nola
hola
eta
Poema haietan bildutako ideia _____________ biziki suminduta, Alexandro I.ak idazlea atxilotzeko agindu zuen.
liberalek
liberala
liberalei
liberaltzat
Garaiko idazlerik itzaltsuenen erreguei ______________ emanez, Siberiara bidaltzeko asmoa bazter utzi eta Kaukasora erbesteratu zuen.
su
esku
amore
zin
1826an, giroa lasaitu zenean, tsar berriak barkamena eman zion Pushkini, ez ordea _______________________:
hutsaren aldean
hutsaren truke
hutsagandik
hutsaren partez
San Petesburgen zein Moskun bizi zitekeen, baina bidaia guztien berri ________________ behar zuen aldez aurretik, eta tsarrak berak zentsuratuko zizkion idazlan guztiak.
jakitearazi
jakin eginarazi
jakin behartu
jakinarazi
Guztien iritziz Errusiako poetarik onena izan arren, etsaiek ez zioten barkatzen ez lumaren zorrotza ez gizarte bizitzan erakusten zien ______________ 1836an, izenpetu gabeko gutun bat jaso zuen: emazteak Georges d'Antès ofizial frantsesarekin engainatzen omen zuela.
destaina
eldarnioa
goroldioa
oreina
Egun batzuk geroago, __________________, Aleksandr Pushkinek duelua izan zuen Georges d'Antèsekin.
1837ko urtarrileko 27an
1837ko urtarrilaren 27an
1837ko urtarrilak 27an
1837eko urtarril 27ean
________________ sei urratsak eman baino lehen tiro egin zuen frantsesak, Pushkin ustekabean harrapatuz.
Beharrezkoa den
Beharrik
Halabeharreko
Arauzko
Bi egun geroago hil zen, izugarrizko agonia jasan ondoren. Askoren iritziz, emaztearen fideltasuna zalantzan jartzen zuten gutun izenpetu gabeak, Georges d'Antèsekiko harremanen gaineko zurrumurruak eta duelua bera agintariek Pushkin hiltzeko antolatutako ________________ izan ziren. Izan ere, gobernuak sarritan heltzen zion zeharbide horri gogoko ez zuen jendea hiltzeko.
azpikeria
azpildura
azpila
azpian
Pushkin, Errusiak inoiz eman duen poetarik onena izateaz gain, errusierazko narratibaren sortzailea dugu. Poesiari dagokionez oinarri sendoa aurkitu zuen XVIII. mendeko poeta errusiarren lanetan. Prosa arloan, ordea, Errusian ez zegoen inolako tradiziorik eta hutsetik sortu behar izan zuen prosazko __________________ .