Charles Bukowski. Radiobiografiak / Harkaitz Cano / Elkar, 1995.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
Charles Bukowski amerikarrek beren ametsak eta pamela itxurako kapeluak egiteko erabili ondoren zaborretara botatako gaien hondakinetatik jaio zela esan genezake, herdoilaren geografian. Zaldi lasterketak, alkohola, tabakoa, sexua eta idazmakina zituen euskarri. Ezerezetik sortu eta miseriaren gailurrik gorenetaraino heldu zen idazlearen adibide dugu Bukowski: atzeko patioen Amerika erakusten digu bere idatzietan, ilusiorik eza eta zuloak ugari, . Bere argazkiak ikustean Van Gogh etortzen zaigu gogora eta argazki guztiek albo batetik atereak diruditenez, ezin ziurtatu bi belarriak bere tokian zituenik Charles Bukowskik.

Mutikoa zelarik, Los Angeleseko auzorik txiroenetako batean bizi zen. Amaren urdaila zuen eta aitari dagokionean, tiro eman zion bere buruari.

-Charles -galdetu zion behin eskolako lagun batek­- egia al duk hire aitak amaren erruz burmuinak lehertarazi zituela?
-Bai -erantzun zuen berak-. Telefonoz ari zirela eskuetan pistola bat zeukala esan zioan aitak amari. Honela mintzatu zitzaioan: “Nigana itzultzen ez bazara, egingo dut. Itzuliko zara nigana?” Eta nire amak erantzun: "Ez". Tiro bat entzun zuan eta horixe izan zuan dena.
-Zer egin zian hire amak? -galdetu zion orduan eskolako lagunak.
-Telefonoa eskegi zian.

Eskolara beti berandu heltzen zen Bukowski. Behin, hogeita hamar minutu berandu, heldu zelarik herdoilaren geografiarik ezagutzen ez zuen geografiako irakaslearen haserrea nozitu behar izan zuen. "Hogeita hamar minutuko atzerapenaz zatoz, Charles, hogeita hamar minutuko atzerapenez helduko al zinateke ezkontza batera edo hileta batera?" eta Bukowski gazteak ezezkoa erantzun zion buruaz deus ere esan gabe "eta zergatik ez? Azal iezaguzu axola ez bazaizu...". "Tira -erantzungo zuen azkenik Bukowskik-, hileta nirea balitz, puntuala izan . Nire ezkontza balitz berriz, hileta litzateke niretzat". Hori zen Bukowski. Lanik gabe geratu eta bere emazteari egia esatera ausartzen ez zelako goizero lanera joango balitz bezala ordu berean etxetik ateraz jarraitu zuen gizona, noraezean eta zuloz zulo igarotzen zuelarik denbora.

Gogoan dut. Duela urtebete inguru, Bukowski hil zen egunean tren bidaia batean harrapatu ninduen notiziak. Ondoko bagoi batetik heldu zitzaidan zurrumurrua, Bukowski hil omen duk, irakurri diat horren zer edo zer, la máquina de ez zekiat zer. Treneko konpartimentuan emakume pameladun bat eta hiru neska gazte ezpain gorridun zeuden. Inork ez zuen itxuraz Bukowski ezagutzen. Edo agian. Nik ordea trenetik zaldi bat ikusi nuen trosta bizian eta poema harekin gogoratu nintzen oharkabean:

ai, utzidazue bonba atomiko txiki bat besterik ez
ez gehiegi
apur bat bakarrik
kalean zaldi bat akabatzeko adina
baina kalean ez dago zaldirik
tira, lorontzi bateko loreak botatzeko lain orduan
baina ez dut ikusten
lorerik
lorontzian
gutxienez, orduan
nire maitea beldurtzeko adina
baina ez daukat maiterik
tira
utzidazue bonba atomifko ttiki bat orduan
bainontzian narrazta nadin
haur kuttun eta zikin bat bezala
(bainontzia badaukat)

Bero handia egiten zuen eta bainu bat hartzeko gogoa sentitu nuen estaziora heldu bezain pronto. Jende mordoa zegoen tren geldiaren gurpilpera begira: belarri bat ageri zen treneko marrazetatik hurbil, indio batek galtzailearen xendran barrena abiatu aurretik, bere presakako ihesean ahaztuta utzi izan balu bezala bere belarria. Zaldia trenbidearen bukaeran galdu zen.

Geltokiko telefonoa eskuratu eta nire maiteari hots egin nion. Lore batzuk erosi eta etxeratzean bainontzian jarriko nituela erabaki nuen, whisky botila huts baten barruan.