Frida Kahlo. "Frida Kahlo, sedazko zinta batez inguratutako lehergailu bat da." André Breton. Radiobiografiak / Harkaitz Cano / Elkar, 1995.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Frida Kahlo, aztekek Huaxyacac -kalabaza hazten den lurraldea- deitzen zioten probintzian jaio zen, Mexikoko hego-mendebaldean, 1910. urtean, Emiliano Zapata iraultza piztera zihoan garai ______________.
beraren
berean
bertan
1925. urtean, Frida Kahlo, Alejandro bere lagunarekin zihoan autobusean etxera bidean. Zorigaiztoko autobusak Xochimilcora zihoan trenarekin egin zuen txoke. Autobuseko bidaiarien belaunek treneko bidaiarien belaunekin egin zuten talka. Autobusaren karrozeria guztia hojalatazkoa _______________ birrindurik geratu zen.
balitz
bailitzan
baledi
Autobusaren leihotik atera nahi zuten besoek, trenaren leihotik atera nahi zuten besoekin egin zuten topo. Alejandro onik atera zen istriputik baina Fridaren gorputza ezpatak _____________ burdinazko barroteek zeharkaturik geratu zen. Bizkarrezurra birrinduta eta gorputz osoa zauriz beterik. Une horretatik aurrera eta 1954an biriketako enboliak jota hil zen arte, zauri haiek ez zuten inoiz Frida erabat utziko.
ziruditen
zetzan
zirauten
Norbaitek bizitza atormentatua duenik uste badu, Frida Kahloren biografia irakurtzea besterik ez du egin behar benetako sufrimendua zer den ohartzeko. Hilabeteak eta hilabeteak eman zituen ohetik altxa ezinik gorputza igeltsozko kortsez loturik, mugitu ezinik. Ispilu bat jarri zioten ohe gainean, bere gorputza ikusi ahal izan ____________.
zedin
zezan
zezakeen
Orduan hasi zen Frida Kahlo pintatzen. Bere autorretratuak egiten hasi zen sabaiko ispiluan ikusten zuen hura margotuz. Beharbada orduan izan zen: lehengo Frida ispiluan geratu zen betiko, eta ispiluko Fridak, Frida pintoreak _____________ zuen ohean zegoen hura.
ordezkatu
txandakatu
ondorioztatu
Apur bat osatu zenean Diego Ribera pintore mexikarra ezagutu eta harekin ezkondu zen. Elefante baten eta uso baten arteko ezkontza zela esan zuen norbaitek. ___________, Diego Ribera munstro bat zen, bai itxuraz bai izaeraz ere. Frida, berriz, itxuraz ttikia eta ahula bazirudien ere, pertsonalitate eta adimen handiko emakumea zen.
Izanik
Izatez
Izateko
Bien arteko harremana ez zen batere arrunta izan, oso izaera bortitzeko bi pertsona ziren eta maitasunaren arrazionamendu txartelak urteko egun jakin batzuetan _______________ zituztela zirudien, gainerako egunetan indiferentzia eta gorrotoa banatuz. Baina behar zuten elkar, eta biek ere amoranterik franko izan zuten arren, azkenean beti bukatzen zuten elkarrekin.
ehotzen
ohitzen
ahitzen
Fridak hiru haurdunaldi izan zituen arren, hiruretan umea galdu zuen. Oinazeak ohetik mugitu gabe edukitzen zuen bolada luzeetan. Igeltsoz eginiko kortseak aski ez ____________ eta altzairuzko bat ezarri zioten. Pintura zuen oinazetik ateratzeko bide bakarra.
norbait
nonbait
noizbait
Dena den, bere koadroetako gehienetan sufrimendua present dago beti. Bere biziko azken urteetan Fridaren egoera fisikoak nabarmen egin zuen okerrera: hanka bat kendu behar izan zioten. Negarrez baina ____________ galdu gabe zera idatzi zuen orduan Fridak egunerokoan: "Zertarako nahi dut nik oinez ibiltzeko hankarik, hegan egiteko hegoak baldin badauzkat".
adorea
adurra
garuna
Bere buruaz ____________ egiten saiatu zen Frida: tekila, koinaka eta kahluaz nahastuta hartzen zituen pastillak. Etxeari su ematen saiatu zen. Bizirik atera zen. Bere bizitzako azken urteetan ez zeukan ezertarako indarrik. Diego ere urruti zuen beti, hango eta hemengo hirietako hormetan muralak pintatzen amoranteren batek pintzelak garbitzen zizkion bitartean.
beste
bota
gain
Jendaurrean egin zituen azken agerpenak patetikoak izan ziren: mugiezin eta neurrigabeki argaldurik zegoen Frida. Hamar ______________ hartu behar izaten zuen morfina dosia oinazea arintzeko. Mexikoko alderdi komunistak antolatutako manifestaldi batean harrapatu zuen 1954ko neguan heriotza ekarriko zion neumonia.
minutuero
minututan
minutuz
Frida Kahlok zeremonia ofizial bat izateko eskubidea izan zuen. Zerraldo irekiaren inguruan, artista eta pertsonalitate ospetsuak bildu ziren. ______________ aski txukundua izan zen, bere ilea zintekin orraztua eta bere esku gurutzatuek eraztunak zeramatzaten.
Hilkutxa
Hilotza
Hileta
Inork espero ez zuenean, Diego Riverak Mexikoko alderdi komunistako ikurrina bota zuen hilkutxaren gainera. Eskandalua itzela izan zen eta polemika ___________ izan ziren tartean. Arte Ederretako jauregiko zuzendari zen Andres Ituarte kargutik eraitsia izan zen ekintza hura baimentzeagatik. Fridaren gorputza Doloresko krematorioan izan zen erraustua.