Frédéric Chopin. Radiobiografiak / Harkaitz Cano / Elkar, 1995.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (2 hitz sobera daude): apartean, aski, deus, erdiesten, hagitz, hersten, present.
_______________________________________________________
Frédéric Chopin, tradizio handiko musikarien sendi bateko jakinduriazko jarauspenaren har­tzaile izan zen. Izen handiko nobleen familiakoa zen, bere birraitona Varsoviako koruko zuzendari gorena zelarik eta ikasleekin zorrotza iza­ki, Varsoviako katedrale nagusian erret gortearen aurrean nota desafinatu bat abestu zuen bederatzi urteko ume bat dekapitatzea agindu omen zuen behin, umearen nota desafinatu hark erreginari kordea galarazi ziolako. Erreginak konortea be­rreskuratu ezean koruko gainerako haurrak eta katedraleko organista bera ere lepamoztuko zituela adierazi zuen Frédéric Chopinen birraitona zenak, eta hala egin behar izan zuen, erregina bere lozorrotik esnatu ez eta hilik suertatu zenean.

Halako birraitona bat edukita, ez da harritzekoa Chopin bizhozberak sei urte zituenerako hango eta hemengo gortegizon-emakumeen aurrean kontzertu liluragarriak ematea, bere behatzek pianoko marfila zapaltzeko indar oraindik ez zuten arren. Txundidura barreiatzen zuen ume ilehori hark, zapaltzen zituen armiarma lanparaz eta pareta nakaratuez beteriko palazioetako geletara.

Halako birraitona bat edukita, ez da harritzekoa hamazazpi urte zituenerako tuberkulosiak jo izana Chopin gizarajoa eta medikuek eguraldi lehor eta eguzkitsuak gomendatu izana. Baina Chopinek nokturnoak idatziz jarraitu zuen. Parisera joan zen arren beti eduki zuen Polonia bere pianoaren olatuetan. "Nire bihotza beti egongo da Varsovian" adierazi zuen Pariserako trena hartu aurretik. Eta ez zekien ondo zein neurritaraino zen egia esan berri zuena.

Ingalaterra aldeko eguraldi heze eta ilunak egin zituen berekikoak. 1849. urtean tuberkulosiak jota hil zenean -artean ez zituen oraindik berrogei urte- bere jarraitzaileek, Chopin handiaren hitzak gogoratuz, bihotza erauzi zioten musikariaren hilotzari eta patriotismo infernal bat erakutsiz beren ekintza itsuetan, Varsoviako katedralean lurperatu zuten Pariseko hilerrian zegoen gorputzarengandik , bere birraitonak dekapitatu zituen koruko umeen eta organistaren erdian.

Bada dioenik igandero Varsoviako Santa Kruz elizako ateak direnean ume koru baten ahotsak entzuten direla eta ume horien guztien artean, ahots desafinatu bat, eta atentzioa jarriz gero, bihotz baten taupadak ere entzuten dira neguko gau batzuetan, elurra tuberkuluen neurriko maluta handietan lehertzen denean teilatuen aurka.