Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Louis eta August Lumière, kimikoa bata eta biologoa bestea. Bi anaion uztartzeari esker sortu zen 1895eko neguan, XX. mendea instinto basikodun mende egin duen asmakuntza: zinematografoa, _____________.
alegia
apika
alabaina
Jeinuak ez dira ordea sekula __________ ulertuak izan. Jendeak ez zion berehalakoan Lumière anaien asmakuntzari ametorik eman eta asmakuntza handi honek atsekaberik franko ere ekarri zien. Hasteko, Auguste Lumièreren alaba txikia magnesioaren sindromeak jota hil zen zinematografoa asmatu eta berehala, begietako konplikazio batek eraginik. Esamesek ziotenez, zinematografoak proiektaturiko filme gehiegi ikusteagatik gaixotu zen Augusten alaba.
usu
aise
xehe
Hainbat gaizkiulertu eta gertakari bitxi jazo zitzaizkien Lumièretarrei jendaurrean eginiko lehen erakustaldietan ere: Pariseko Voltaire abenidan, Sena ibaiaren ondoko plaza batean, beren asmakizuna estreinakoz aurkeztu zuten eguna benetan flaxiagarria izan zen. Inork ezin izan zuen gertatuko zena aurresan. Belgikako erreginaren ohekoa omen zen izara izugarri bat zintzilikatu zuten balkoietatik behera, eta plaza zabalean jarritako aulki ____________ beterik ageri zen arratseko zazpietarako. Jende askok zutik geratu behar izan zuen asmakizun izugarria zen hura ikusteko zain.
harana
aztarna
andana
Argiak itzali zirenean espektazioz gainezka, isiltasunak bereganatu zuen propio kriseilu guztiak itzalita zituen gau paristarra. Arrantza egiteko kainabera baten karreteak pita jasotzean egiten duen zarataren gisako batek urratu zuen isiltasuna eta aldamioaren goialdean kokaturik zegoen tresna bitxi hura argi kinada zuriak isurtzen hasi zen, ikusleek kainaberako karreteak pita jasotzen dueneko soinu bera entzunez ______________ bitartean.
ziharduten
zekuskiten
zerraiten
Halako batean behintzat, jendeak aurrez aurre zuen izara _______________ hartan estazio bat agertu zen eta hurrena berriz treneko lokomotora nagusia, ziztu bizian jendearenganantz. Jendeari trenak pantailatik atera behar zuela iruditu nonbait eta egundoko izutea sortu zen, buila histerikoetan aulkiak bertan behera utzi eta izuak hezurrak erasanik ihes egin zuten denek trenak harrapatuko zituen beldur.
eskerga
gardena
zirauna
Zenbait inguruko kaleetan babestu ziren eta desesperatuenek, beren instinto basiko edo oinarrizko senari jarraituz, Pariseko oinarrizko Senara -ibaira alegia- egin zuten jauzi. Louis eta August Lumière bakarrik geratu ziren bere horretan eserita. Jendarmeek bi anaiak komisarian giltzaperatu zituzten, kaleko ordenaren _________________ zela-eta.
zertzelada
arrenkura
aztoramendua
Dena ezin txarra izan baina. Pariseko auzo hartan bertan ikusgai izan zuten bigarren filmeak erabateko arrakasta lortu zuen: itsasontzi bateko mastaren gorenetik erori eta bere maitea salbatzearren lurraren aurka zapaztuta hiltzen den vikingo sakrifikatu baten istorioa izan zen arrakastaren erantzule. Malko artean bukatu zuten denek Belgikako erreginaren ohekoa omen zen izara izugarri hartan ____________ eginez, Sena oinarrizkoa gainezkatzear.
zintz
zin
zink
Ez zen ordea hemen bukatu zinematografoak Pariseko Voltaire auzo iraultzailearekin izan zuen harreman gatazkatsua. Zinematografo bidaiaria hara azaldu zen hirugarren aldian, aurreko filmean hilik suertatu zen vikingo bera bizirik agertu baitzen, sendagile maltzurrez mozorroturik. Jendeak, Lumière anaiek oraingoan ere ederra sakatu zietelakoan, txistu eta protestaz hartu zuen adar jotze edo maula hura. Lumière anaiak alferrik saiatu ziren aktore lana zertan _____________ azaltzen.
zerion
zirauen
zetzan
Jendarmeek eskoltaturik egin behar izan zuten etxerako bidea, futbol partidu bateko epaile arbuiatuak ______________ .