Horterak (Entzunaren ulermena)
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
- Lau esaldi hauetatik zein da egia?
- Irain potoloak asko dira.
- Irainak oso potoloak dira.
- Oso potoloak direnak asko dira.
- Zenbait irain potoloak dira.
- Hortera iraina ____________________________________
- ez da potoloa, ez eta kariñoz esandakoa ere, kontrakoa baizik.
- kariñoz esandakoetan kokatzen du autoreak, hau da, mintzen ez dutenetakoetan.
- ez da iraina, minik ematen ez duelako.
- iraingarria ez den iraina da.
- Autoreak hortera hitza(k) _____________________________
- pedanteria, herrikoikeria, moztasuna eta abarrekin mugatzen du.
- tokian tokiko esanahi ezberdin bat hartzen duela uste du.
- dituen esanahi guztiak bildu nahi lituzke.
- esanahirik ez duela uste du.
- Autorearentzat hortera da:______________________________
- "hots" eta "barra-barra" esaten dituena, alegia.
- hizkuntzari buruzko konferentziak ematen dituena.
- hitz biribilak neurri gabe erabiltzen dituena, alegia.
- berak bezala ardorik edaten ez duena.
- Horterak dira, halaber, autorearentzat _____________________
- alpargatarik janzten ez dutenak.
- bota militarrak erabiltzearren oinak egosten zaizkienak.
- abarkez jantzitako bertsolari hura.
- karreran doazen marroiz jantzitako ziklistak.
- ... edo eta __________________________________________
- gezurretan dabilena.
- duena baino maila apalagoa erakusten duena.
- erlojua eskuineko eskumuturrean jartzen duena.
- erlojuan itsatsirik kalendario eta ikurriña daramatzana.
- Hauetaz gain autoreak horteratzat dauzka:____________________
- umea jaio aurretik entziklopedia erosia daukana.
- neguan barrengo kamisetaren gainean bakarrik maukarik gabeko elastikoa janztea.
- lehen entziklopedia erosteko lehen haurra izateko zain egotea.
- mauka elastikoko barrengo kamiseta jaztea.
- Zein aipatzen da testuan? _________________________________
- Hortera da EGA agiria lortu eta gero enmarkatu eta etxeko pasiloan jartzen duena.
- Hortera guztiek eraman izan dute argazki edo bideo kamararik ezkontza edo honelakoetara.
- Horterak afizionadiloak dira bideo edota argazki kamarekin.
- Jaun Artzeren ezkontzara bideo kamara eta guzti joan zen afizionadiloa ezin horteragoa da.
- Artikulu honetan aipatzen da:______________________________
- horterak definitzen zailak direla, asko direlako.
- hortera izatea ez dela, berez, gauza txarra.
- autorea ere hortera bat dela artikulu hau idatzi duelako.
- horterak asko izanik, ezin direla guztiak bildu.
- Autorea(k) artikuluan zehar _________________________________
- barrea eragin nahi izan digu, horterak karikaturizatuz.
- hortera zein den definitzen saiatu da.
- zerrendatu ditu hortera mota posible guztiak.
- tarteko irainetako baten zirriborroa egin nahi izan digu.