Murphy legeak: Izaera eta elkarbizitzari buruzko legeak. (http://www.edonola.net) Edonola / Beste Orrialdea / Esandakoak

Esaldiak osatu

1. · Bonben aurka eraiki dezakezu baina ez ____________ aurka (Naeseren legea)

2. · Hurbilen bizi direnak ___________ helduko dira (heltzearen legea)

3. · Larunbat arratsaldean erein zure landak eta igande goizean eskatu Jainkoari uzta oso txarra izatea eta __________ ordaintzea (Nekazariaren ustea... yanquia noski!)
4. · Uda guztian bakarrik hiru festetara gonbidatu bazaituzte, ziur hirurak egun __________ izan direla (Johnsonen bigarren legea)

5. · Gutxien ordaintzen duen bezeroa da gehien ________ dena

6. · Edozein ikuspuntuk bere ___________ du (Thalen legea)

7. · Norbaiti zerbait jausten zaioenean guztiek ___________ ematen dizkiote baina ez du inork hartzen

8. · Ez kezkatu jendeak zutaz pentsatzen duenagatik, oso kezkatuta baitaude ___________ pentsatzen duzunarekin

9. · Ez zaitu inork entzuten ___________ zaren arte (komunikazioari buruzko Vileren legea)

10. · Gertaerak zure aurka egiten badu legean babestu. Legea zure aurka badago gertaeretan babestu. Gertaerak eta legea zure aurka badaude, __________ (Legearen legea)

11. · Batzuetan gizakiak egiari aurre egiten dio, baina normalean ___________ egiten du eta bizkarra ematen dio (gizakiari buruzko Mr. Churchillen komentarioa)

12. · Postontzirik _________ ez duzunean gogoratzen zara gutun bat bidali behar duzula. (Louisen legea)

13. · Ez baduzu burua galtzen beste guztiek galdu dutenean, arazoa ez duzula __________ esango dizute (Evansen legea)

14. · Gauza bat egiten baldin baduzu guztiek eskertuko dutela pentsatuz, norbait egongo da __________ egin duzula uste duena (Chislomen korolarioa)

15. · Denek ulertzeko gauza bat ____________ osoz azaltzen duzunean, ulertuko ez duen norbait egongo da