2. ETXEA, HERRIA, HIRIA, INGURUNEA.

Gernikako arbola. Eskutitza (Baietz 1) - Ariketa

Kaixo, Manex:

Zer moduz?

Ni oso ondo nago. Bizkaiko herriak oso politak dira. Orain Gernikan nago.

Gernika ez da handia, baina oso polita da. Badakizu, Gernikan gure sinboloa dago: Gernikako arbola. Gernikako arbola oso zaharra da eta Batzarretxean dago; begira seiluan.

Beno, Manex, besterik ez, besarkada bat eta ikusi arte.

Beņat                                        

10202_gernikako_arbola.jpg

 

Manex Etxegoien

Saint Cyran kalea, 2, 2.a

Baiona (LAPURDI)

 

Gernikako Arbola Kanta (Jose Maria Iparragirre)

 

 

 

Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.(Berriro)


Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua (Berriro)