1. 3 kilometro karratuko azalerarekin eta 1.500 pertsonara iristen ez den populazioarekin, gure hiribururik txikiena da, eta baita Euskal Herriko herri ederrenetako eta liluragarrienetako bat ere. Horrela, Behe Nafarroako hiriburua oso leku turistikoa da, eta bertan, leku guztietan dago erdi aroko kutsua. | | |
2. Nafarroako herri polit bat da, xarma berezia duten lekuetako bat. Nafarroako ipar-mendebaldean dago kokatuta eta Urdazubi, Sara eta Ainhoarekin batera mugako Xareta eskualdea osatzen du, Sorginen eskualdea bezala ere ezaguna dena. Iparraldean Lapurdi dago, ekialdean Urdazubi eta hegoaldean eta mendebaldean Baztan. | | |
3. Nafarroako hego-mendebaldean kokatua; Araba eta Errioxarekin muga egiten duen udalerri bat da. Horrela ba, 3.500 biztanle baino gehixeago dituen udal honek Labranza (Araba), Aras eta Aguilar Kodeskoarekin (Nafarroa) egiten du muga iparraldean; ekialdean Bargota eta Mendabia nafarrak ditu; mendebaldean Oion eta Moreda, eta hegoaldean Ebro ibaia eta Logroñorekin egiten du muga. Hurbilago dago Logroñotik (8 kilometrora) Iruñatik baino (79 kilometrora).
| | |
4. Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Durangotik 7 kilometrora eta Eibartik 9ra. Mallabia, Ermua, Elorrio, Eibar eta Elgeta udalerriek inguratzen dute Zaldibar. Herriko ondare erlijioso eta kulturala oso aberatsa da; Durangaldean dauden baselizetatik sei bertan daude. Horregatik, aste honetako ibilbidean inguruko baselizak bisitatu eta ezagutuko ditugu, batez ere. | | |
5. 1526. urtean sortu zenetik, nekazaritza eta abeltzaintza lanbide zituzten baserriz beteta egon da. XIX. mendeko Industrializazioa dela eta, etxebizitzen eraikuntza hazi egin zen eta herriguneak sortu ziren bertako hainbat auzotan. Gaur egun, Artatza, Elexalde, Udondo eta Mendibile auzoek osatzen dute herriko erdigunea. Inguruko auzoetan, ordea, bisitatzea merezi duten hainbat baserri eta berdegune daude. | | |
6. Urola-Garaia eskualde gipuzkoarrean aurkituko dugu herria hau. Antzuola, Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi eta Urretxu ditu mugakide. Ibarrean kokatuta dago eta Argixao, Beloki, Irumugarrieta, Izazpi eta Oleta mendiek inguratzen dute. Miguel López de Legazpi, Secundino Esnaola eta Juan Ignacio Busca bezalako pertsonaien jaioterria izan zen. | | |
7. Hiri eder hau Nafarroako erdialdean kokatuta dago, Aragoi ibaiaren ezkerraldean, Iruñatik 44,5 kilometrotara, eta itsas mailatik 404 metro gorago. | | |
8. Udalerri hau Busturialde eskualdearen baitan dago, Gernikatik 13 kilometrotara eta Lekeitiotik 10 kilometrotara. Udala, bere horretan, XIX. mendean sortu zen; izan ere, antzina Bedaronako eta Natxituako elizateei zegokien. Ea ibaiak itsasadar estua sortzen du ibai-ahoan; bertan, herria aurkituko dugu, ibaiarekiko paraleloak diren kale estuekin eta herriaren bi zatiak lotzen dituen antzinako zubi txiki batekin. | | |
9. 1986an Lasarte-Oriatik bereizi zen udalerria da. Donostiako eskualdean dago lekutua, Oria eta Urumea ibaien arteko ibarrean, hain zuzen ere. Jende gehiena laborantzarako ezin hobeak diren goragune txiki batzuk ezkutatzen dituen erliebe leun batean dagoen gunean bizi da. Edonola ere, alde zaharra altzarigintzari oso estuki lotuta azken urteetan jazotako industriaren garapenaren aitzakian altxatutako eraikin modernoz inguratuta dago. | | |
10. Gipuzkoa barnealdeko udalerri txikia da eta Oria eta Urolako ibarrak lotzen dituen bideetako baten alboan dago lekutua. Herrixka honen lehen aipamen idatzia 1384. urtekoa da, orduantxe anexionatu baitzitzaion Tolosari. 1617ko apirilaren 1ean eman zion Felipe III.ak hiribildu buruaske titulua. Behinola errege-bidea izan zen, eta, horregatik, bidaiariak artatzeko bi erietxe, beste bi ostatu publiko eta lau errota izan zituen. Bertatik gertu daude Brontze Aroko Intxurgo harresiaren barrutia eta Mendikute gotorlekua. | | |