1. Gipuzkoako udalerri txikia da, inguru horretako baserri giroko herrixken eredu. Amezketako ibarrean bistaratzen den muino batean lekutua, Oria ibarra ere hartzen du, baita Aralarko mendilerroaren (Larraitz auzotik iristen da bertara) zati bat ere. Mendizerra horretara ailegatzea ahalbidetzen duen mendiartea ere bada beraz. | | |
2. Gipuzkoa hegoaldean, Goierriko eskualdean, Oria ibaiaren haranaren goialdean dago Ordizia, eta Tolosako epaibarrutiaren parte da. Herrixka hau bisitatzeko asteko egunik aproposena asteazkena da, orduantxe egiten baita jende asko bertaratzen duen feria. Hala ere, azoka baino askozaz gehiago da. Hirigune historikoa da bere ondare aberastasunaren isla.
| | |
3. Done Jakue bidean nahitaez eginbeharreko geltokia izateagatik ezaguna da batik bat. Herri txiki hau ibildearen etengabeko fluxuari eta erromesen joan-etorriei esker garatu da, bere fisonomia erabat itxuraldatuz. Gares, Lizarra eta Viana hurbileko herrietan bezala, Done Jakue bideak kale Nagusia hartzen du. Hemen, metro gutxiren barruan, bide-herri bateko eraikin tipikoak topa ditzakegu: ostatuak, erromesentzako ospitalak, merkatarien etxeak, e.a. | | |
4. Gipuzkoak Bizkaia eta Arabarekin muga egiten duen tokian, Deba ibaiaren arroaren hondoan lekutua, aisialdiaz gozatzeko aukera anitzak eskaintzen dituen herria da, ingurune pribilegiatuan dagoen herrixka. Zorionez, ez da nabari bertan, urte luzez pairatu izan zuen industrializazio basak eragindako zantzurik. | | |
5. Billabona eta Asteasu artean uzabal batean lekututa dago, eta Tolosako auzi-barrutiari dagokio. Aurrez aipatu herriez gain, Aiako saila eta Aduna ditu mugakide. Herrirako sarrerarik adierazgarriena Billabonan zehar, Oria gaineko zubia gurutzatuz, egiten dena da. Eraikitako sailean batere aldaketarik antzeman gabe iritsiko gara. Herriari buruz agirietan jasotako aurreneko berria Tolosako hiribilduari lotu zitzaioneko batura-izkribua da, 1391koa alegia. Horren ondorioz, Tolosaren mugapean geratu zen, 1615ean hiribildu titulua erdietsi zuen arte. | | |
6. Bizkaiko udalerria da, behi txuletengatik famatua batez ere. Baina gastronomiak eman ditzakeen plazeretaz aparte 5.000 biztanle inguru dituen herri txiki honek beste erakargarri turistiko batzuk ditu bisitariarentzat. Oiz mendiaren gertutasunak eta Durangaldeko eskualdean egoteak ingurugiro preziatu baten erdian kokatzen du, natura atsegin duen edozeinentzat aproposa. Hau gutxi balitz, herriko auzo eta kaleetan antzinako historia islatzen duten eraikinak aurkitu daitezke. | | |
7. Debagoienean (Gipuzkoa), Deskarga mendatearen magalean, Bergara eta Zumarraga artean dagoen 1.900 bat biztanleko udalerria da. Industria du ekonomia jarduera nagusia, abeltzaintza eta nekazaritzaren aurretik. 1629ko abenduaren 12an, Felipe III.ari urrezko 5.000 dukat ordaindu ostean, Bergararekin mende luzez izandako lotura eten eta buruaske egin zen. | | |
8. Bizkaiko kostaldeko herri ospetsuenetarikoa da. Uda garaian milaka lagun hurbiltzen dira bertara itsasoaz eta hondartzaz disfrutatzeko asmoarekin. Hala ere, baditu bisitariarentzako beste hainbat gauza erakargarri. Ibilbide labur honetan herriko alde zaharretik ibiliko gara; Madalengo Andre Mariaren eliza, Goñi baserria, Santiagoko arkua eta Torre Barri bezalako eraikinak ikusiko ditugu, herriak duen iragan historikoaren lekuko dira guztiak. | | |
9. Enkarterriak osotzen dituzten udalerrietako bat da. Bere kale eta eraikinetan barrena altxor historiko eta arkitektonikoak aurki ditzakegu: indianoen villak, aintzinako dorretxeak, jauregiak... garai batetan garrantzi handia izan zuten bertako burdinolak ahaztu gabe. Elizek eta baselizek osotzen dute herri honen historia eta arte ondarearen beste zati garrantzitsu bat. | | |
10. Nafarroako udal honetatik buelta bat ematen, Udaletxeak, Zubiak, Udal Parkeak edo San Juan Elizak, besteak beste, bezain interes eta garrantzi handia duten tokiak aurki ditzakegu. Erabat laua den paisaia baten erdi-erdian, herria zeharkatu eta aparteko giroa ematen dio Arga ibaiak. | | |