1. Lea-Artibai eskualdeko herri txikia da. Inguruko paisaia erabat aproposa da txangoak egiteko eta, txikia izan arren, badu zer ikusi. Markina-Xemeindik oso gertu dago eta oraingo honetan proposatzen dizuegun ibilbideak herri bi horiek lotzen ditu, hain zuzen ere. | | |
2. Lea Artibai eskualdean dago, Bizkaiko ekialdean, eta, Goikolau, Atxurra eta Armiñako kobazuloetan aurkitutako aztarnek erakutsi dutenez, gizakia Goi Paleolitotik bizi izan da lur horietan. Geroago, XII. mendean, sortu zen herria, eta erdiguneak (Artibai ibaiaren erriberan dago) eta auzo hauek osatzen dute: Merrelludi, Madalena eta Asterrika. Jarraian proposatzen duguna ibilbide atsegina da: hasierako zatia laua eta erraza da, eta bigarrenak ere malda txikiko aldapak baino ez ditu, Merrelludira igotzeko. | | |
3. Gipuzkoaren barnealdean, Eztanda ibaiak osatzen duen haranean kokatzen den herri txikia da. Dudarik gabe, bertako biaduktua aipatu beharra dago; izan ere, 1864an sortutako zubiak paper garrantzitsua izan du historian. | | |
4. Gipuzkoako hiriburua izan zen 1844tik 1854ra, eta oso garai oparoa bilakatu zen herri eder honentzat. Azpimarratu beharra dago, halaber, udalerriak zeresan handia izan duela beti lurralde historiko honen garapenean. Oria ibaiertzean ageri den hirigune honetan, modernotasunaren eta tradizioaren arrastoak topatuko ditugu, primeran uztartuta. | | |
5. Getxoko udalerriaren barruan, industrializazioan eraikitako euskal aristokraziaren jauretxeen ondoan, oraindik ere zutik diraute arrantzaleen etxe txikiek herriko portu zaharrean. | | |
6. 1519.ean, marinel talde bat Sevillako portutik munduari bira emateko abiatu zen, Fernando Magallanes kapitaina zela. Kideen artean Juan Sebastian Elkano zuen lagun, gero haren postua hartu zuena, behin Magallanes bera hil zenean. Gaur egun, herriak ez du ahaztu bere seme kuttuna dena. | | |
7. Zalantzarik gabe, maskor itxurako duen badia da herriko irudirik ezagunenetakoa. Tradizio turistiko handiko hiria da. Iraganean, Europako aristokrazia liluratu zuen eta, egun ere, aho zabalik uzten ditu bisitariak. Alde zahar bizia, eraikin dotore eta modernoak, itsas pasealeku luzea eta mendien babesean dauden hondartza ederrak ditu guztion gozagarri. Zaharra eta, era berean, modernoa den hiriko bazter xarmangarrienak ezagutuko ditugu oinez egingo dugun ibilaldi honetan. | | |
8. Bilboko hirigunetik gertu dagoen oasia da. Kaitallotsu mendiaren hegalean dago kokatuta, itsasoak eta Urdaibaiko gune naturalak urdinez eta berdez margotzen duten lekuan. | | |
9. Gipuzkoako kostaldeko leku pribilegiatu batean dago, Urola eta Narrondo ibaiak elkartu eta itsasoratzen diren inguruan. Iparraldean, Kantauri itsasoa du eta, hegoaldean, Arroako ahizpak, Ibañarrieta eta Zestoa. Ekialdean, bestalde, Askizu eta Getaria dauzka eta, mendebaldean, berriz, Elorriaga, Itziar eta Deba ditu, guztiak itsasoari begira. | | |
10. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik 9,2 kilometrora. Donostiak berak, Astigarragak, Aranok, Elduainek, Errenteriak, Lasarte-Oriak eta Urnietak inguratzen dute. Gutxi gorabehera 42 km karratu ditu, eta hamazortzi mila biztanletik gora. Urumea ibaia da herriko ardatz hidrografikoa, iparretik hegora zeharkatzen baitu herria. | | |