IBILBIDEAK EUSKAL HERRIAN (www.hiru.com). HERRIAK (5)

Lotu itzazu herriak eta deskribapenak


1. Txingudi badian dagoen herrietako bat da, Bidasoaren ibaiaren ertzaren alboan hiru kilometro luzeko hondartza duena. Hareazkoak ez ezik harrizko gazteluak ere gustuko dituztenek, Abaddiakoa izango dute ikusgai, XIX. mendeko jauregi erraldoi eta dotorea, alegia.

2. Musulmanen, juduen eta kristauen arteko harreman baketsuan du bere sorburua herrri honek. Hiru erlijioak elkar bizitzeak herriko kultura aberastu du, eta lekurik leku ikus daitezke batasun horren fruituak, eliza zein katedraletan, edota Alde Zaharreko jauregi dotoreetan ere.

3. Aralarrek babesten duen herria da hau. Eremu berdez betetako lurraldea, inguruari behatzeko aukera aparta ematen duena. Hala ere, herriaren edertasuna ez ditu bere mendiek ematen, haren bizilagunek utzitako ondarea baizik. Lazkao Txiki bertsolariaz ari gara, eta bere bertsoak hartuta herrian barrena egindako bidaia da honakoa.

4. Orainaldi dotorea duen herria, eta bere jauregi eta etxe handietan ageri da hori. Antzina, eraikin horiek Historiako pasarte ugari izan zituzten aurrean, Elhuyar anaiek Wolframioa isolatu zutenean, edota Espartero eta Maroto jeneralek besarkada baten bidez Lehenengo Karlistaldiari bukaera eman ziotenean, kasu.

5. Bizkaiko jauntxoek leku estrategikoak bilatzen zituzten XIII. mendearen erdialdean hiriak sortzeko orduan. Horrela, Arabaren eta Bizkaiko itsasoko kostaldearen arteko bideetako bat kontrolatzeko asmoz, sortu zuten herri hau 1239 eta 1254 urteen artean. Halere, 1555 urtetik idazkitan aipatzen da.

6. Ogoñoren hegalean zintzilik dago herri hau, bertikalean eraiki baitute mendian barrena. Gainera, etxeek goitik behera egiten diote so itsasoari, maila baten hegitik erortzear daudela baitirudite. Marinelek sortu zuten herria aspaldi, eta gaur egun bertan jarraitzen dute oraindik.

7. Jende gutxik jakingo du Bizkaiko Golkoaren urak kortsarioek nabigatu zituztela inoiz. Ontzia hartu eta herri honetatik abiatzen ziren itsasoan barrena, Lapurdiko kostaldean baitzuten gotorlekua. Gaur egun, ordea, Ugarana ibaiaren ahoan dagoen herria lasaia da oso, bainuetxeek eta talasoterapia-guneek hartu baitute pasadizo horien lekukoa.

8. Herri hau eta itsasoaren arteko lotura estua herriaren izaera eta egituran nabari da. Bizkaiko kostaldeko lur maldatsuetara moldatu ziren eta bertan altxatu zituzten duela zazpi mende lehen ondarrutarrek haien etxeak, kale estu eta aldapatsuak eraikiz. Herritarrek itsasoaren umore eta bizitasunera egokitzen ere jakin dute, eta are gehiago, ezaugarri hauek pixka bat erantsi ere egin zaizkiela esan daiteke.

9. Bermeo eta Bakio artean, Bizkaiko kostaldeko tokirik ederrenetakoa da, eta itsasoaren olatuek zizelkatutako haitzen gainean eraikitako zubi baten bitartez heltzen da irlara. Tontorrean ermita bat dago eta bertatik ikusten den paisaia zoragarria da, baina gora iristeko 273 eskailera igo behar dira.

10. Euskadin euskara gehien entzuten den eskualdeko bihotzean kokaturiko herri atsegin hau pilotarekin duen harreman estuagatik da oso ezaguna.