1. Erriberri Erdi Aroko kutsua duen hiria da hau. Nafarroako erreinu zaharraren erdialdeko eskualde honetako eliza, Andre Mariaren omenez egindakoa, ederra da oso; aipamen berezia merezi dute tenplu horren portada gotikoak eta eliza atari-klaustroak. | | |
2. Lea Ibarra osatzen duten udalerrietan handiena eta populatuena da herri hau. Erdi Aroko Markina-Lekeitio bidearen erdialdean dago, eta Iluntzar eta Bedartzandi mendiek mugatzen dute herrigunea. Elizatea da berez, eta herriguneak eta zazpi auzo nagusik osatzen dute udalerria. Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola eta Zubero dira auzoak. | | |
3. Hasiera batean Nafarroako herri harresitua zen herri hau, baina 1200. urtean Alfontso VIII erregeak konkistatu zuen. Bertatik hurbil Salinillas de Buradon dago, bere garaian ere harreziz inguraturik zegoen lurraldea. Gaurko ibilibideak Arabar Errioxaraino eramango gaitu. | | |
4. XIII. mendearen lehen zatian sortu zuen Lope Diaz Harokoak hiribildu hau. Bizkaiko kostaldeko herri honek ibilbide desberdinak egiteko aukera paregabeak ematen ditu, itsasoa eta paisaia izugarriak maite dituenarentzat leku paregabea baita. | | |
5. Nafarroako herri hau Konpostelarantz doazen erromesen topaleku da. Izan ere, Donejakue bideko hainbat ibilbide elkartzen dira herri horretan, eta nagusi eta bakar bat osatzen dute hortik aurrera. Hau erromesei eta Santiago bideari estuki loturik egon den eta dagoen herria da. Milaka eta milaka erromesek zeharkatu dituzte bertako kaleak. | | |
6. Bizkaiko hiriburua artearen munduko erreferentziatako batean bihurtu de Guggenheim Museoari esker. Baina hiriak duen museo eskaintza ez da eraikin ikusgarri horretara soilik mugatzen, eta beste hainbat erakusketa ere ikus daitezke. | | |
| 7. Hiri kosmopolita, dotorea eta erromantikoa da herri hau. Glamour handia du Lapurdiko hiriak, oraindik ere aspaldi famatu egin zuen xarma mantentzen jarraitzen baitu. Izan ere, aristokraziak bertan igarotzen zituen udako oporrak eta horrek oso ezagun egin zuen hiria. Gaur egun, aspaldiko xarma mantentzen jarraitzen du, baina ez da ahaztu behar, hiri kosmopolitan bilakatu dela. | | |
8. Donejakue bideko bide frantziarra muga-mugan dagoen Luzaide herri txikitik barneratzen da Nafarroako Foru Erkidegoan. Historian zehar milaka eta milaka erromesek erabili duten bide bat hastan da hemen. Erromesari leku eta paisaia ederrak erakusten dizkion bide bat hasten da. | | |
9. Bizkaiko monumentuzko herri garrantzitsuena da. 1356. urtean sortu zen eta gaur egun oraindik ere defentsarako zituen elementuak ikusteko aukera dago. Etxe nobleak eta jauregi dotoreak dituen herria da eta horiek dira bertako protagonista nagusia. Izan ere, horiek edozein txokotan ageri dira. | | |
10. Etxegarateko portuaren magalean dagoen herria. Munduko txoko askotan da ezaguna herri hau, eta horren errudun nagusia bertako gazta da. Jatorrizko deitura duen gazta hori baino gauza gehiago eskaintzen ditu ordea Idiazabalek. Izan ere, herrian txoko interesgarri ugari ikusteko aukera dute bisitariek. | | |