1. Vitoria-Gasteizko erdialdean kokatuta dagoen Santa Maria Katedrala Katedral Zaharra bezala ezagutzen dute gasteiztarrek. Ehunka urtez, eraikin garrantzitsu hori hiriko historiaren lekuko zuzena izan da. Gaur egun, berriztapen lanetan murgilduta dago, eta horri esker, katedrala nola eginda dagoen ikusteko aukera eta bere historia ezagutzeko aukera paregabea du bisitariak. | | |
2. Lurrak Urkiolako Parke Naturalari uzten dizkion arren, bere kokapen geografiko bikainari esker, Gorbeiatik ere hurbil, herri honek oso eskaintza interesgarria egin dezake. Superlegor, Itxina edo Otxabide haitzuloek bertan espeleologia egiteko; Gorbeiako gurutzeak eta beste gailur batzuk; eta Artaun, Oba edo Zumeltza bezalako auzune ederrek paisaia ezin hobeaz gozatzeko aukera ematen dute, mendi ibilaldiak egiteko abaguneaz gain. | | |
3. Kantauri itsasoaren ertzean, betidanik arrantzari eta itsasoari loturik egon den herria da. Bertako biztanleak itsasoak ematen dituen fruituetaz bizi izan dira eta dira, eta gainera, itsasoan egiten diren ekintzak beraien zaletasun handienean bilakatu dituzte. Estropadak dira, adibidez, herri txiki honetako kirol nagusia. | | |
4. Arabako Errioxan dago, Laguardiatik eta Logroño, Errioxako hiriburutik gertu. Kokaleku berezi honek herriaren bidea zehaztu du izan ere, herria beti egon da ardoari lotuta. Iraganean eta etorkizunean, Frank Gehry arkitektoak egingo duen upeltegiari esker, herriaren historia edari ezagun horrek idatzi du eta idatziko du. | | |
5. Konderri zahar hau Deba arroan dago. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean. Lurralde aldapatsua da, haitz zorrotzek, malda biziz eta mendiz betea. Mendizaleek edota natura maite duenen eremua da.Udalerria, altuera handiko mendizerrek inguratzen dute. Besteak beste, Aketegi (1.544 m), Andarto (1.076 m) Aizkorri (1.528 m), Elgeta-Artia (1.177 m) mendi malkartsuek babesten dute ibarra. | | |
6. Herriko trenak 80 urte daramatza izen bereko mendira igotzen. 905 metroko garaiera du mendiak, eta martxoa eta azaroa bitartean, egunero milaka eta milaka pertsona igotzen dira bertara. Izan ere, herri honek naturaz gozatzeko aukera eskaintzen du, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak ikusi daitezke bertatik. | | |
7. Ehunka urte gatzari zuzenki erlazionatuta egon den herria da. Bertako bizilagunek produktu honen egitea izan dute lanbide, eta modu horretan, herriaren itxura aldatu dute. Izan ere, Añanan gatza lortzeko erabiltzen diren terrazak daude, eta horrek, itxura berezia ematen dio paisaiari. | | |
8. Donejakue bideak egin duen hiria da. 1090. urtean sortu zen Santiagora zijoazen erromesei laguntza eskaintzeko, eta ordutik hona, herria hazten joan da pixkanaka-pixkanaka. Gaur egun, hiri garrantzitsuan bihurtu da. Erromanikoa nagusi den hiri batean hain zuzen ere. | | |
9. Gipuzkoaren erdi-erdian dago herri hau, eta paisaia berdez eta mendiz inguratuta dago. Burdina paisaia eta herri honen parte izan da beti, herriaren historian burdinolek toki aparta izan baitute orain dela ehunka urte. | | |
10. Arabako Errioxako hiriburua da. Herri honetan daude inguru horretako mahasti eremu eta upelategi nagusiak. Baina horretaz gain, herri honek gauza gehiago ere eskaintzen ditu. Historia handia duen herria da. Gotorleku itxurarekin, bere harresiak ehunka urtez gertatutiko pasarteak gordetzen ditu. | | |