Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Hamazortzi urte betetzen dira hilabete honetan Thomas Power Euskal Herrira etorri zela. Baina itxuran eta ahoskeran nabaria du Erresuma Batukoa dela. Gurean “oso pozik” dagoela dio, eta erretiroa hartzean hemen geratu nahi duela emazte eta bi seme-alabekin.
1977ko uda oso __________ du Thomasek. Orduan etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira.
gogoan
gogotik
gogora
Neska-laguna (orain emaztea) Ermukoa (Bizkaia) ___________, hona etorri ziren bi aste igarotzera. Uztaila zen, eta Ermuan Santiagoko festak ospatzen zebiltzan.
zela
zena
zenez
____________ geratu zen hemengo jende eta giroarekin.
Gaixotuta
Nazkatuta
Txundituta
Etxera itzuli, eta zera pentsatu zuen:”A ze aspergarria __________ hau!”.
da
dela
den
Euskal Herrira itzultzeko irrikaz zegoen, eta hurrengo udan berriro bueltatu ziren ____________.
gureak
gurean
gurera
1979an Bilbon ezkondu ziren. Berak hemen ___________ geratu nahi zuen arren, azkenean Londresera itzuli behar izan zuten. Han urte batzuk eman zituzten.
bizitzeaz
bizitzen
bizitzera
Powerrek informatika arloan egiten zuen lan. Baina 1986an ingeles _____________ izateko ikastaroa egin zuen.
irakasle
irakaslearena
irakasletzat
Urtebete ______________ Lasartera (Gipuzkoa) joan ziren bizitzera, eta dagoeneko 17 urte daramatzate han.
lehenago
berandu
geroago
Hainbat akademiatan aritu eta gero, 12 urte daramatza Elduaien Hizkuntza Eskolak Lasarten duen akademian ____________ ematen.
eskolak
eskolarik
eskolan
Lana topatzea nahiko zaila izan zela aitortzen du. Baina bere emaztea Bilboko akademia batean aritu zen lanean hainbat urtetan eta han ___________ proposatu zioten.
haztea
ikastea
hastea
Hasieratik euskaldunok oso ondo hartu ____________ esaten du, eta ez dela egia pertsona itxiak garela.
zutela
genuela
zituela
Hemen hain gustura egonda, familia ______________ ez du Londresko ezer faltan sumatzen.
bakarrik
salbu
ez ezik
Euskal Herrian oso gustuko ____________ gauzak topatu ditu: hondartza eta mendia.
duen
duten
dituen
Ibiltzea asko atsegin du. ____________, txango politak egiten ditu Lasarte nahiz inguruko herrietan zehar.
Hala ere
Dena dela
Hori dela eta
Txangoa egin ondoren, ordea, indarrak ____________ behar dira.
bildu
hustu
hazi
Horretarako otordu bikain bat egitea da onena. Hemengo ohituretara, ____________, ondo moldatu da.
ordea
ostera
beraz
Hori bai, euskara ikastea oso zaila egiten zaio. Euskarazko hainbat hitz badakizki, ____________ normalean ingelesez hitz egiten du.
hala ere
gainera
bestetik
Lanean ere, ingelesez mintzo da. Egunero bost _____________ eskola ematen ditu, denak ingelesekoak.
bat
inguru
gutxi gorabehera
14 eta 40 urte ___________ ikasleak ditu. Gehienek ingelesa ikasteko interes handia dutela iritzi dio Powerrek: ”Beharra ere handiagoa da.
arte
artean
arteko
Gaur egun lan munduan derrigorrezkoa da ingelesa jakitea. Jendeak garai batean baino interes handiagoa du hizkuntzak ikasteko. Gero eta ________ hasten dira horretan. Hori garrantzitsua da”.