Bilboko Kale Nagusia da garestiena. ikasbil, 5483. 2004/10/27

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko. Pista bat ere eska dezakezu!
   adierazi duenez      aparte      arabera      Bestalde      dagokienez      Izan ere   
Fifth Avenue (New York), Champs Elysees (Paris) eta Causeway Bay (Hong Kong) dira munduko kalerik garestienak. , Bilboko Kale Nagusia da Estatu espainiarreko seigarren kalerik garestiena.
Bilboko Kale Nagusia da Estatuko seigarren kalerik garestiena
Fifth Avenue (New York), Champs Elysees (Paris) eta Causeway Bay (Hong Kong) dira munduko kalerik garestienak.
Estatuko kalerik garestienen zerrenda egin dute, eta Bilbok seigarren tokia du. , Diego Lopez de Haro kale nagusian, Bilbon, urteko alokairuak metro koadroko 1.104 euro balio du. Datu hori Cushman & Wakefield Healey & Baker etxebizitza-agentziak jaso du Main Streets Across the World 2004 zerrendan.

Fith Avenue (New York) da erosketak egiteko munduko kalerik garestiena, alokairuak metro koadroko 8.406 euro balio baitu kale horretan. Ondoren, Champs Elysees (Paris), Causeway Bay (Hong Kong) eta Oxford Street (Londres) daude, etxebizitza-agentzia horren .

Angeles Perez Madrileko etxebizitza-agentzia horretako kideak , "New Yorkek du kalerik garestiena, Fith Avenuek 55 konpainiarentzako tokia duelako. Luxuzko markez , multinazional handiek ere bertan egon nahi dute. Zarak, esaterako, 1.400 metro koadro alokatu zituen denda handi bat eraikitzeko".

Europako hiriburuei , Champs Elysees Parisko etorbidea da guztien artean garestiena eta jarraian daude Londresko beste lau kale. Grafton Street (Dublin) etorbidea ere garestia da oso; zazpigarren tokia du zerrenda horretan.