Jose Antonio Sierra: “Argindarra eman gabe zegoen oraindik Etxeberrira etorri ginenean”. OTAMOTZ aldizkaria, 116.alea.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Jose Antonio Sierra Galdakaon jaio zen eta haurra zela, bere aita Orbegozo lantegira etorri zen lanera. Aita alargun zegoen eta bi seme-alabak berekin ekarri zituen. Handik denbora gutxira, Ezkioko emakume batekin ezkondu zen eta Piedad kalean jarri ziren bizitzen. Urte eta erdi beranduago, 1956an, Zumarragako Etxeberri auzora joan ziren: bertako lehen etxeak egin _________.
bezain pronto
lehenbailehen
baino lehen
Sierrak primeran gogoratzen du auzora heldu zen eguna, “Oraindik argindarra eman gabe zegoen. Garai hartan etxebizitza premia handia ______ herrian.
zeukan
zebilen
zegoen
Jende asko txaboletan bizi zen. Gure bizilagun batzuk, esaterako, Orbegozok bere langileentzat ______ etxe batean bizi izan ziren”. Hala, 50eko eta 60ko hamarkadetan Zumarraga eta Legazpiko toki askotan egin ziren etxebizitzak, tartean Etxeberrin.
egingo
egindako
egiteko
“Ordura arte, zume-plantazioa eta sagardotegia ______ ez zegoen.
beste
besterik
bakarrik
Lehenbizi, balkoirik ez duten bi etxeak egin ziren eta, handik lau bat _______ , balkoiak dituztenak.
urte
urtez
urtera
Auzo honetan 12 atari eta 108 etxebizitza daude. Guztiak babes ofizialekoak ziren. “Hasieran ezin ________ etxerik erosi, ezta saldu ere, noski. 50 urte luzetan hilero 130 pezeta inguruko errenta ordaintzera behartuta geunden.
ziren
genituen
genuen
Denbora hori pasa eta gero etxebizitzak gureak izango ziren. Dena dela, bizilagun _________ ordainketa aurreratzea proposatu zuten eta baita lortu ere.
batzuk
batzuek
batzuei
60ko hamarkadaren hasieran, etxebizitza erostera behartu ____________. Aitak 150.000 pezetatan erosi zuela uste dut. Garai hartan diru asko zen”.
gintuzten
ziguten
genien
Jatorri desberdineko jendea heldu zen auzo _______. “Andaluzak, Extremadurakoak, gailegoak, euskaldunak ... geunden eta gaude, guztiak langile xumeak.
honetan
honetara
honetatik
50 metro koadroko etxebizitzak dira, baina haur asko hazi zen bertan: familia batean 17 seme-alaba ziren eta beste batean 9! Garai batean oso giro ona genuen, gaur egungoa baino _____________.
hobe
hobeto
hobea
Gabonetan, esaterako, ___________ etxe ibiltzen ginen.
etxez
etxean
etxetik
Ate guztiak zabalik egoten ziren, gaur egun mesfidantza ________ da”. Izan ere, garai batean etorritako gutxi gelditzen dira Etxeberrin.
handiegi
handiena
handiagoa
Sierra, __________, hasieratik dago. Dena den, denbora honetan guztian ez da Etxeberrin bizi izan.
ordea
bestela
horregatik
“Ezkondu eta emaztearen amaren etxera joan ginen ________. Goiko Kalera, baina ezkontzen denak bere etxea nahi du...
bizitzea
bizitzera
bizitzeko
Patrizio Etxeberria lantegian lan egin nuen eta enpresak Brinkolan etxebizitza utzi _________. Hiru urte eta erdi eman genituen bertan”.
nion
zidan
ziguten
Ondoren, betiko auzora itzuli zen. “Gure etxebizitzaren orduko jabeak alokairuan etortzea eskaini zidan. 1.500 pezetako errenta _________ zigun, duela 32 urte , eta Etxeberri izugarri atsegin dudanez, etorri ginen .
eskatu
eskaini
eskuratu
1978an etxebizitza salgai jarri zuen, diru askorik ez genuela esan genion eta 400.000 pezeta _______ ez zizkigun eskatu”.
bakarrik
askorik
besterik
Sierrak Etxeberri oso gustuko ________ esaten du behin eta berriro.
duen
duenik
duela
Garai batean eskola __________ izan zen Etxeberrin.
ere
ere bai
baita ere
“Taberna dagoen lekuan zegoen, eta haurrak hara __________ ziren ikastera baina ez zuen asko iraun.