Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Lapurdiko hiriburua da, probintziaren ipar-mendebaldean dago, kostaldetik hurbil, Aturri eta Errobi ibaiek bat egiten duten lekuan eta 39.844 __________ ditu. Administratiboki, hiru kantonamendutan banatua dago: Baiona Iparraldea (Bokale barne), Baiona Ekialdea eta Baiona Mendebaldea. Oso lurralde laua da; klima ozeanikoa du, euritsua eta epela urte osoan.
biztanle
biztanleak
biztanleek
Hiru gune historiko ditu: Baiona Handia edo harresiz __________ alde erromatarra (Gaztelu Zaharraren kokalekua); Baiona Ttipia edo Sanandres (Gaztelu Berriaren kokalekua) eta Santespiritu edo erromes-ospitale baten inguruan sortu eta juduek XVI-XVII. mendeetan kolonizatutako auzoa.
inguratuta
inguratutako
inguratutakoan
Antzinako gune hauen inguruan sortu dira Muserola merkataritza-, egoitza- eta portu-gunea, Baiona Berria edo Santa Kurutze __________ bizitegi-auzoa, eta Sanleon deituriko zerbitzu-gunea.
izenez
izenarekin
izeneko
Portuari esker, Iparraldeko industri eta merkataritza-zentro garrantzitsua izan da Baiona mendetan; baita Landetako hegoaldekoa ere. Euskal Herriko merkataritzarako portuetan hirugarrena da, Bilbo eta Pasaiaren atzetik; esportazio-portua da ___________ (altzairua, sufrea eta zerealak).
batez ere
behintzat
bataz beste
Industria (metalurgia, elikagai-industria, eraikuntza eta industria kimikoa) Aturriren bi aldeetan dago kokatua, baina ez du merkataritza eta esportazioak __________ garrantzirik. Zerbitzu-sektoreak ere garrantzi handia du (administrazioa, dendak, kultur zerbitzuak, irakaskuntza, garraioak, osasun-zentroak).
bezain
adinako
hain
Herriko festak uztailaren 29tik abuztuaren 2ra izaten dira.__________, Jean Joseph Ader, Jules Balasque, Leon Bonnat, Marguerite Brunet, Rene Cassin, Etienne Decrept, Domingo Jose Garat Hiriarte, François Cabarrus eta Pierre Lhande Baionan sortu ziren.
Besteren bat
Besterik gabe
Besteak beste
Santa Maria katedral gotikoa (XIII-XIV. m.), Gaztelu Zaharra (XIV. m.), erromatarren garaiko harresia eta hiriaren defentsarako eraikitako Gaztelu Berria eta harresiak, __________ izendatuta daude. Beste hainbat eraikin eta museo aipagarri ere bada: Euskal museo eta liburutegia, Bonnat museoa, Merkataritza Ganbera, etab.