Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Bizkaiko hiriburua da Bilbo eta probintziaren ipar-mendebaldean, Ibaizabal-Nerbioiren bokalean kokatzen da. 358.977 __________ osatzen dute Bilbo eta Euskal Herriko hiririk populatu eta industrializatuena da. Hiria inguratuz mendi ugari dago: hegoaldean Pagasarri (673 m), Ganeta (689 m), Restaleku (587 m) eta Arnotegi (426 m); iparraldean Artxanda (213 m), San Bernabe (224 m), Santo Domingo (292 m) eta Santa Maña (447 m).
biztanle
biztanlek
biztanleek
Nerbioi ibaiak zeharkatzen du eta beraren inguruan garatu da hiria. Klima ozeanikoa du, euritsua eta __________ epela urte osoan. Ipar-mendebaldeko haize hezea da nagusi eta horren ondorioz, Bilboko industriguneetan aireratzen diren hondakinak Nerbioiren ibarrean barrena hedatzen dira.
asko
askoz
aski
XIX. mendearen erdialdetik aurrera, meatzaritzak eta industrializazioak ekarritako portuaren garapenaren eta etorkin-andanaren ___________, hiria izugarri hazi zen. Hazkunde-prozesu horretan inguruko herri txikiak bereganatu zituen: Abando 1870ean, Begoña 1924an, Deustua eta Lutxana, eta zabalgune hauek nahikoa ez zirela eta, auzo berriak eraiki ziren hiritik guztiz aparte.
moduan
arabera
ondorioz
Industrigune (Ansio, Bolueta, Castrejana, Enekuri, Errekaldeberri) eta langile-auzo asko dago (Olabeaga, Otxarkoaga, San Ignazio, Santutxu). Berdeguneak,__________, gutxi dira; Artxanda eta erdigunean dagoen Kasilda Iturrizaren parkea. Bestalde, Zazpi Kaleak auzoa merkataritza- eta zerbitzu-gunea da eta Deustuan unibertsitatea dago.
baita
berriz
horregatik
Hasieran industria Bilbora bertara mugatu zen, baina XIX. mendearen bukaeran ibaiaren ertzean zehar zabaldu zen, ezkerraldera ______________. Siderurgia, ontziola, eraikuntza metaliko eta antzekoez industrigune garrantzitsua eratu zen; lehenagoko burdinolak kendu eta ibaiaren ezkerraldeko meategiak ustiatzen zituen siderurgia berria ezarri zen. Industriaren ondoan, Abra badiako itsas portuak garrantzia izan du kanpo-merkataritzan.
badaezpada ere
gutxienez
batik bat
Euskal Herriko porturik handi eta garrantzitsuena da, eta Europa mailan ere aurrenetakoa. Inportazio-portua da, baina kabotaje-trafikoan garrantzi handia hartzen ari da. XIX. mendeko garapen industrialaren ondoan, XX. mendean eten handiak izan ditu; Lehen Mundu Gerra ondoren Europako merkatua ___________murriztu zenean, Bilboko siderurgia Espainiara begira jarri zen, baina Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) eten handia eragin zuen.
larriki
ozenki
handiki
Industri jarduerez gain, zerbitzu- eta finantza-gunea ere bada. 1990eko hamarkadan hiria hobetzeko hainbat __________ handi abiarazi ziren: metroa, portua handitzea, berdeguneak zabaltzea eta Bilboko itsasadarra hiriko ardatz bihurtzeko proiektuak.
proiektu
proiektuk
proiektuek
Kultur ekipamenduari dagokionez, Guggenheim museoa, Musika eta Kongresuetarako Jauregia, Bizkaiko itsas adarra Itsas Museoa, eta Eliz Museoa aipa __________.
Festa-ekitaldi nagusiak abuztuaren 15eko Ama Birjinaren eguna eta abuztuko hirugarren astean ospatzen den Aste Nagusia dira.
daitezke
ditzake
ditzakete
Artearen inguruan, Santiago katedrala, parte zaharreko Zazpi Kaleak, Arte Ederretako museoa, Sota etxea, Montero etxea, Udal-Alondegia, San Anton eliza, Plaza Berria eta Zeberitxa jauregia monumentu __________ daude.
izendatu
izendatuta
izenarekin
Begoñako santutegia, Abandoko San Bizente eliza, San Nikolas Barikoaren eliza, San Frantzisko Asiskoaren eliza, Arriaga antzokia, Burtsa-etxea, Erakustazoka eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia __________ aipagarriak dira.