Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Nafarroa Behereko hiriburua da, izen bereko kantonamenduan, probintziaren erdialdean dago eta 1.416 donibandarrek osatze dute. ____________, Arnegi eta Beherobia ibaiak Errobira isurtzen dira.
Berean
Bertan
Berberean
Lurralde oso laua da eta nekazaritza (artoa, zuhainak, mahastiak, barazkiak) eta abeltzaintza (behi-, ardi- eta txerri-aziendak) dira jarduera nagusiak. Ez da industri hiria, roquefort gazta egiteko lantegiren bat eta eraikuntza-enpresaren bat __________ ez dago. Probintziako merkataritza-gunea da (astelehenetako azoka eta apiril, uztail eta abuztuko ardi- eta gazta-feriak).
baino
bakarrik
beste
Turismoak garrantzi handia du: hotelak, apartamentuak, kirol-instalazioak, jatetxeak eta bigarren bizileku __________ etxebizitza ugari dago.
diren
duten
dagoen
Uztailaren 15ean, Joan Maiorgakoa martiriaren eguna ospatzen dute. Donibandarrak ziren, ____________, Jean Barbier, Charles Floquet, Joan Huarte eta Joan Maiorgakoa.
besterik beste
beste besteak
besteak beste
Artearen ikuspuntutik badago zer gozatu. Gotorlekua eta beraren inguruko eraikuntzak; zubiaren muturreko eliza bezala ere ezagutzen den Jasokundearen eliza gotikoa (XIII. mendekoa); hiri zaharreko kale eta auzoak; orain udaletxea eta lehen Mansart etxea _____________ eraikuntza, XVIII.eta XIX. mendeetan udal-presondegi bihurtu zen apezpikuen presondegia izeneko etxea (XIII -XIV. m.), monumentu izendatuta daude.