EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK (www.hiru.com). DONOSTIA
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Gipuzkoako hiriburua, Donostialdea eskualdean, probintziaren ipar-ekialdean dago, kostaldean eta 181.451 __________ osatzen dute. Gipuzkoako Beterrin dago, Urumea ibaiaren bokalean, Bizkaiko Golkoaren ertzean eta Mendizorrotz eta Jaizkibel mendien artean. Urgull eta Igeldo mendien artean, Kontxako badia dago; bertan, Santa Klara uhartea eta Kontxako eta Ondarretako hondartzak daude.
biztanle
biztanlek
biztanleek
Urgullpean arrantza- eta kirol-portua dago. Urgull eta Uliaren artean Urumea ibaia itsasoratzen da; __________ ondoan, Zurriolako hondartza dago. Hondartza hau artifizialki luzatu eta zabaldu zuten 1994an.
haren
haien
hauen
Donostiako nekazaritza Zubieta eta Igeldon dago kokatua. Industria gutxi dago eta hiritik kanpo sakabanatua (elikagai-industria, ehungintza, lantegi mekanikoak). Zerbitzuetan diharduen hiria da; ____________________ gain, merkataritza ere garrantzitsua da. Finantza- eta unibertsitate-zerbitzuak biziki ugaldu dira 1970eko hamarkadaz geroztik.
administrazioaren
administrazioaz
administraziotik
Kultur eta turismo-hiria da, hainbat jai-, kultur eta kirol-ekitaldiren egoitza: estropadetan Donostiako edo Kontxako bandera, Nazioarteko Zinemaldia, Musika-Hamabostaldia, arte-erakusketak, Aste Nagusia, etab. XIX. mendean Viktoria Eujenia erreginak bere oporraldirako hautatu zuenez __________, Donostiak hiri turistiko izateari eutsi dio.
geroztik
laster
bakoitzean
Donostiako jai nagusia San Sebastian eguna da, urtarrilaren 20an; egun horretako ekitaldi _____________ danborrada da. Donostiarrak izan ziren, besteak beste, Okendo, Alonso Idiakez, Katalina Erauso, aita Donostia, Bilintx, Usandizaga eta Pio Baroja.
ospetsuegia
ospetsuagoa
ospetsuena
San Bizente eliza gotikoa (XVI. m.) eta Santa Maria eliza barrokoa (XVII. m.), San Telmo museoko XVI. mendeko klaustroa eta pinturak, Miramarko jauregia, udaletxea (garai bateko Kasino Handia) eta zenbait ____________, monumentu izendatuta daude.
etxe
etxea
etxeak
Eraikin aipagarri gehiago ere _________: Aquariuma, Aieteko jauregia, Viktoria Eujenia antzokia, Artzain Onaren katedral neogotikoa (1888-97).