Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua, Arabako Lautadan, probintziaren erdialdean kokatzen da eta 218.902 gasteiztarrek osatua dago. Araba osoko populazioaren %75 ________ gehiago bertan bizi da. Hegoaldean Gasteizko mendiek eta iparraldean Gorbeia, Elgea eta Aizkorri mendiek mugatzen dute.
baino
bezain
beste
Zadorra ibaiak iparraldetik mendebaldera zeharkatzen du. Bordele-Astorga galtzada erromatarra, gero Santiagorako erromesek erabili __________, Gasteiz ondotik pasatzen zen; horri esker, garapen handia izan zuen XIII. mendean.
zutena
direna
zirena
Gasteiz industri hiri berria da (metalurgia, eraikuntza, kimika eta elikagaiak). Nekazaritza- eta merkataritza-jardueran oinarritutako hiri __________, inguruko probintzietako industriaren kokaleku izatera iritsi da XX. mendean.
izateaz
izatetik
izateagatik
Euskal Herriko hirigune handietatik gertu egon, lur-eremu zabalak eduki eta industri zerga arinagoak edukitzeari esker, batetik, eta garraio-sarean izandako hobekuntzei esker __________, 1950-75 bitartean garapen industrial handia izan zuen. Industrializazioak erakarritako immigrazioa handia izan zen. Horren guztiaren ondorioz, hiri zaharraren itxura erabat aldatu da.
bestalde
besteaz
bestetik
Hirigune zaharraren inguruan industri poligonoak, langile-auzoak eta bizitegi-auzoak eraiki dira: Abetxuko, Armentia, Gamarra, Gazalbide, Txagorritxu, Zaramaga, etab. Industriaren ondoren, merkataritza eta administrazio-zerbitzuak __________ dira. Gainera, 1980az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko botere legegilearen eta betearazlearen egoitzak eta administrazio-zerbitzu nagusiak bertan daude: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Ajuria Enea jauregia eta EHUko Arabako Campusa.
hasi
hazi
hezi
Jai nagusiak San Prudentzio (apirilaren 28an) eta Ama Birjina Zuriaren ohorez (abuztuaren 5ean) ospatzen dira; azken _______________ pertsonaia nagusia Zeledon da. Heraklio Alvaro Fournier, Fernando Amarika, Ignacio Aldecoa, Jesus Guridi, Gustavo, Maria eta Ramiro Maeztu, Raimundo Olabide eta San Prudentzio bertan jaio ziren.
honen
honetako
hauen
Monumentu izendatutako eraikuntza asko dago: Armentiako San Prudentzio basilika, Estibalizko Santa Maria eliza, San Pedro eta San Bizente elizak, Santa Maria katedrala, Kordoi etxea, Plaza Berria, Arte Ederretako Probintzi Museoa eta __________ jauregi eta dorretxe.
zenbat
zenbait
zein
Aipagarriak dira _____________, Diputazioko jauregia, Santa Krutz komentua, Arquillos arkupea, Foru-plaza, Ama Birjina Zuriaren plaza, San Antonio komentua, Florida parkea eta Katedral Berria.