EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK (www.hiru.com). MAULE-LEXTARRE
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Zuberoako hiriburua, probintziaren iparraldean kokatzen da eta 3.344 mauletar-lextarrestarrek osatzen dute. Uhaitzandi ibaiak hiria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du. Hirigunea ______________ inguraturik dago.
muinoz
munioez
muinoaz
Klima atlantikoa du, epela eta hezea urte osoan. Biztanle gehienak Uhaitzandiren ezkerraldean bizi dira; hiriburua izan __________, emigrazioak jotako herria da, Zuberoa osoa bezala.
ostean
aurretik
arren
Ekonomia tradiziozko artisautzari ________ egon da: soka, ehun, elikagai tradizionalak eta, batez ere, oinetakogintza. Industria Uhaitzaindiren eskuinaldean kokatuta dago batik bat; zerbitzuak, batez ere turismoaren inguruan garatu dira (hotelak, jatetxeak, garraioak)
lotuta
esker
itxaroten
Nekazaritza (artoa, barazkiak) eta abeltzaintzak (txerri- eta ardi-aziendak) ez du ___________ garrantzirik udalerrian.
ea
ia
ohi
Herriko festak uztailaren 15ean ospatzen dira. Maulen jaio ziren, _____________, Arnaud Oihenart, Jacques eta Jean Philippe Bela eta Maitia familiako apezpikuak.
besteak beste
behintzat
batez ere
Maitia jauregi errenazentista, Mauleko gaztelu zaharra eta San Joan Berrautekoaren kapera gotikoa monumentu izendatuta daude. Andre Mariaren eliza eta kanpandorrea (XVI. m.) ere aipagarriak dira. Gaztelu zaharra hirigunearen _____________ muino batean dago eta bertatik haran osoa ikusten da.