Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Pentsatzen jarriz gero, deprimitzeko modukoa da gazteok aisialdia igarotzeko ditugun aukeren eskasia. Eta etxebizitzaz hasten bagara, akabo, hor bai ez dagoela bat ere aukerarik, ohiko bideetatik saiatuz gero, behintzat. Egoera latz horri aurre egiteko, hala ere, alternatiba ezberdinak daude. Horietako bat, azken boladan berri asko sortu dituena gainera, okupazioarena da. Euskal Herri osoan aurki ditzakegu okupak; gaztetxe asko eta askoren sortzaileak dira.
Gazteen aisialdia igarotzeko aukerak gutxi direnez, __________________ .
Euskal Herri osoko gazteria etxeak okupatzen hasi da.
gazteei etxeak okupatzea besterik ez zaie bururatzen.
okupek gaztetxe asko sortu dituzte.
Bilboko Errekalde auzoan, adibidez, Kukutza izeneko taldea dago. Urteak daramatzate lanean, eta dagoeneko hiru lokal ezberdinetan sartu dira: auzoko lantegi zaharretan, hain zuzen ere. Helburu argia dute Kukutzakoek: eremu zabala eta aktiboa sortzea, gazteek beraiek antolatua eta kudeatua. Sistemak duen eskaintza instituzionaletik ihes egitea, alternatiba bat planteatzea da Kukutzaren helburu nagusia. Eta badirudi helburu hori ez dela sistemaren oso gustuko, izugarrizko oztopoak jartzen baitizkie okupei.
Sistemak egundoko oztopoak jartzen dizkie okupei, _________________.
etxeak baimenik gabe okupatzen dituztelako.
sistemari, baimenik gabe ihes egiten diotelako.
beraiek antolatu eta kudeatu nahi dituztelako gaztetxeak.
Hiru gaztetxe, bi kanporatze Urteak eta urteak hutsik eta inoren ardurarik gabe egon diren lantegietan sartu badira ere, lokal bat okupatu bezain pronto etorri ohi zaizkio arazoak Kukutza taldeari. Ertzantzarekin askotan izan dituzte (eta oraindik ere badauzkate) tirabirak, baina hala ere, Kukutzako kideak ez dira erraz kikiltzen eta arazoak arazo eta kanporaketak kanporaketa, aurrera egiten dute proiektuarekin. Kukutza kalean okupatu zuten lokaletatik bota egin zituzten, joan den abuztuan Larraskitu kalean aurkitu zuten lantegitik ere kanpora bidali zituzten, eta astebete beranduago Iturrigorri kaleko beste lantegi zahar batera sartu ziren. Hortxe dabiltza oraintxe, zabortegi hutsa zena auzorako gizartetxe egin nahian.
Lokalak direla eta, zera dio testuak:___________________.
Kukutza kaleko lokaletik botaz gero, Larraskitun okupatuko lukete lantegi bat.
Baldin eta Kukutzatik bota balituzte, Iturrigorrikoa okupatuko zuten Iturrigorrin.
Kukutza kaleko lokaletik Iturrigorri kalekora joan ziren Larraskitutik pasatuz.
Baina ez pentsa hamar urtez hutsik eta inoren ardurapean egon ez den lau pisuko lantegi zaharra gaztetxe bihurtzea ez da batere lan erraza. Abuztuan okupatutako lokal berria zabor biltegi erraldoia zen Kukutzakoak lehenengo aldiz sartu zirenean. Azken hamar urteotan auzoko drogazale guztien elkargunea izan da lantegi zaharra, eta aztarnak nonahi aurkitu ahal ziren; xiringak, janari hondakinak, arropa zaharra eta abarrez gainezka zegoen lantegia okupak bertara sartu zirenean, garbitzeko hilabete osoa behar izan zuten, hainbat auzokideren laguntza ere izan zutela. Jantzi bereziak erabili beharra ere egon zen, bertan zeuden hondakinak oso arriskutsuak baitziren (odolez betetako xiringak, adibidez, produktu industrialak, eta abar). Garbitzeaz gain, lokal osoa fumigatu eta desinfektatu behar izan zuten sartzean. Izan ere, Kukutzakoek baino lehen arkakusoek zuten lokal osoa goitik behera okupaturik!
Eta honako hau gaineratzen du:_________________.
Abuztuan, lantegi baten ondoko zabor biltegi erraldoi bat okupatu zuten.
Zabor-biltegiaren ondoan zegoen lantegia okupatzea erabaki zuten.
Okupatu zuten lantegia zaramaz gainezka zegoen.
Garbiketa horren eragina berehala igarri zuten auzokoek: alde batetik, lantegitik atera ohi zen hats gero eta nazkagarriagoa desagertu egin zelako, eta bestetik, okupazioak bertan biltzen ziren drogazaleak uxatu zituelako. Auzoaren zerbitzuan Garbiketaren ondoren, gaztetxea eratzen joateko garaia heldu da orain. Izan ere, auzoari bizitza ematea da Kukutzaren beste helburuetako bat, eta helburu horri begira hainbat zerbitzu eskaini nahi dute: liburutegia, gimnasioa... Arazorik handiena, beti bezala, finantziaketarena da, baina azaldu digutenez, "presarik ere ez dago, beraz lasai-lasai ekingo diogu kontuari, eta planei ahal den neurrian ekingo diegu".. Baliabideak lortzeko alternatibak ere bilatu behar dituzte... eta aurkitu ere
Kukutzakoek auzoari bizitza eman nahi diote eta _______________.
alde horretatik hats gero eta nazkagarriagoa atera zuten lantegitik.
drogazaleak mehatxatu egin zituzten bertatik joateko.
horretarako hainbat zerbitzu jarri nahi dituzte.
Sukalderako, adibidez, Mercabilbaon botatzen dituzten hamaika eta hamaika barazki kutxa hartzen dituzte:"Itzela da han botatzen den janari kopurua, guztiz ondo dagoen janaria gainera. Askotan gertatzen zaigu hartzen dugun guztia ezin jan eta hemen usteltzea: frutak, barazkiak...", Jantokia zabaltzen dutenean horrelako lekuetatik lortuko dute janaria eta "Bizkaiko Janari Bankuarekin ere hitz egin behar dugu ea zer aukera dagoen".. (Aizu)
Janaria erraz lortzen dute_____________________.
Kukutzan hamaika barazki kutxa utzi dute usteltzen.
Hamaika barazki kutxa gutxi gora-behera hartzen dituzte Mercabilbaon.
Mercabilbaok botatzen dituenetatik hartzen dute janaria.