HERRIA NAHIAGO. Dokumentu biltegia.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko. Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (3 sobera daude): aldi, aukera, baztertu, denbora, eguraldi, harreman, heziketa, hezkuntza, premiak, uko.
__________________________________________________________________
Milaka lagunek herriak eta baserriak utzi zituzten duela zenbait hamarkada, industrializazioak, lan edo hiriko bizimodu erosoak bultzaturik. Urte batzuk geroago, berriz, kontrako bidea hartzea erabaki dute hainbatek, hiri handietako bizimodua “erokeria” dela iritzita. Horiek ez diote egin nahi herrietako lasaitasun eta patxadari. Gurutze Jauregi, Nora Alberbide, Ana Unanue.

Donostian jaio izan arren, Joxean azkar asko konturatu zen hiria ez zela berarentzat. 14 urte zituenean, ikasten ari zen euskara hobetzera baserri batera joan, eta hazten joango zen jakin-mina sorrarazi zitzaion. “Garbi ikusi nuen hiriko bizimodua ez zela niretzat. Baserria gero eta gertuago sentitzen nuen, eta hori estutzen zihoan heinean hiria are arrotzago sentitzen nuen”. Hala, Donostian lan egiten jarraitu bazuen ere, 23 urte zituela, Aiako baserrira joan zen bizitzera Elirekin. Orduz gero ez du inoiz hirira itzultzea pentsatu, izan ere, berak dioen bezala, herriak eta baserriak bere izaerarekin bat egiten dute: “Hirian besteari begira eta jendez inguratuta zabiltza beti. Baserriak asti handiagoa eskaintzen dizu zeure buruarekin harreman estuagoa izateko, eta nire izaerak lasaitasun hori eskatzen dit”. Hala ere, bai Joxean, baita Eli ere, bat datoz baserriko lanak beste lanposturen batekin uztartzea komenigarria dela esatean. Eliren iritziz, “hobe da beste lan bat izatea berean. Horrek askatasun handiagoa eta harremanetarako zabalagoa ematen dizu. Lantzen duzun produktu edo abereen arabera, aukera hori duzu. Guk, adibidez, baserriko oilaskoak hazten ditugu elikagai ekologikoekin, eta horrek ez dizu beste abere batzuek beste denbora eskatzen”. Aiara joan baino lehen, Eli herri ugaritan bizi izan da, besteak beste, Donostian, Andaluzian eta Londresen, gehienetan turismo eta idazkari lanetan. Herrian bizitzera bultzatu zuen arrazoi nagusia semeen izan zen. Bere irudiko, “umeak herrian heztea errazagoa da. Askatasun eta dinamismo handiagoa dute, beste haurrekin duten harremana desberdina da eta toki gehiago dute jolasteko. Hiriak mugatu egiten zaitu. Umeekin ekintzaren bat egiteko denbora asko galtzen da leku batetik bestera joanez; herrian, aldiz, dena duzu eskurago. Aian, gainera, herri txikia izan arren, ekitaldi andana antolatzen da haurrentzat, hala nola Olentzero festa, pailazoak, zine emanaldiak, ipuin kontalariak, antzerkia…” Alderdi txarren bat aipatzekotan, Elik herriko neguko tristea nabarmenduko luke. “Haurrak izan ezean, hoberena neguan hiri txiki batean eta udan herrian bizitzea izango litzateke”.