Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Euskal Herriko nekazaritzako baserriak, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki, hilzorian eta desagertzear daude. Dirudienez galera historiko horren oinarrian, nagusiki, belaunaldi gazteek jarduera ___________ erakusten duten interes urria dago, beren aurrekoek hainbeste urtez landutako arloari jarraipena emateko gogo eskasa.
horrengatiko
horrekiko
horretako
Hala ere, badira beste arrazoi batzuk _________ , besteak beste, arlo horretako ustiapenek merkatu berrietara egokitzeko dituzten zailtasunak eta hiriak nekazariari eta lanerako erabiltzen duen lurraren aprobetxamenduari eskaintzen dizkion aukera erosoagoak. Etorkizun hurbil batean nekazaririk gabeko eskualdeak ezagutuko ditugu.
baita
ere
ere bai
Horrela diote Donostialdea-Bidasoaldeko errealitatea aztertu ___________ ikerketaren ondorioek.
duen
dituen
duten
Eskualde horrek hiri ingurunearekiko hurbiltasunaren eragina jasaten du eta, euskal baserriaren inguruko antzeko beste ikerketa batzuen arabera, egoera hori Gipuzkoako eskualde guztietan eta, ____________ , Euskal Autonomia Erkidegoaren alderdi atlantiko osoan berdintsua dela esan daiteke.
ordea
haatik
are gehiago
Hori da, hain zuzen ere, Juan Cruz Alberdik egin eta «Sustrai» aldizkariak, bere azken alean, 58. zenbakian, argitaratzen duen ___________ dioena.
txostenak
txostenaz
txostenari
Baserrietako familietan gertatzen den eskulanik ezak hilzorian jarri du euskal baserriaren antzinako ____________ .
ekintza
jarduera
joskera
Lurraren ustiapenean oinarritzen den sistema orok transmisiorako mekanismo batzuk ditu jarraipena eta garapena ziurtatu ahal izateko, eta horien hausturak erabateko suntsipena ___________ dezake.
eragotzi
erkatu
eragin
Hain zuzen ere, familiako eskulana da mekanismo horietako bat, nagusienetakoa. Belaunaldi berrietan, familiako gazteenetan, baserriko lanerako asmorik eta gogorik _____________ , ziurtaturik legoke haren jarraipena.
balute
balego
baleude
Baina ______________ ikerketaren arabera, ezin esan hori denik gaur egungo errealitatea, alderantzizkoa baizik.
aipatuta
aipatutako
aipatuzko
Aztertu diren kasu ____________ gazteenek ez dute inolako interesik erakusten jarduera horren lekukoa hartzeko.
gehiengoa
gehiengoan
gehienetan
Familia barruan nekazaritzarako eskulana berritzeko zailtasunak sistemaren ____________ osoan du eragina, noski: nekazaritza eta abeltzaintzako lanetan, nekazaritzarako erabilgarri diren lurren aprobetxamenduan, eta jarduera osagarrietan (landa turismoa, jatetxeak eta abar).
egitarau
egitasmo
egitura
Donostialdea-Bidasoaldean egindako ikerketaren ondorioak ikusita, eta ondorio horiek Gipuzkoa eta Bizkaiko beste eskualde __________ ere balio dezaketela kontuan izanik, garbi dago etorkizun hurbil batean nabarmen murriztuko direla nekazaritzarako lurrak nahiz esparru horretan aritzen diren langileak.
askotako
askorako
askotarako
Oraindik landa lur ugari dago, baina 100 metroko altueratik beherako nekazaritzarako lur erabilgarriak, batez ere mekanizatu daitezkeen lurrak, ez dira hainbeste. Ikerketak dioenez, auzo urrunenak eta lur garaienak, nekazaritzarako ezaugarri eskasenak dituztenak izango dira jarduera horretan jarraituko dutenak, eta _____________ lurrak hirigintza planetarako erabiliko dira.
bestelako
gainerako
gehieneko
Nekazari kopurua ere _____________ gutxituko da, eta bi lan motatan antolatuko da: aisialdiaren inguruko nekazaritza eta profesionalizazioa.
hodamen
eromen
nabarmen
Lur zoru erabilgarria ____________ eta baso atlantikoz beteko da. Hori da ikerlanaren hirugarren ondorioa. Nekazaritzarako lurrak, pixkanaka, desagertu egingo dira dagoeneko estentsiboa den jarduera murrizten eta desagertzen doan heinean.
simaurrez
ongarriz
sastrakaz
Egoera hori, modu orokorrean, mekanizaziorako zailtasunak dituzten lurretan gertatuko da, ___________ nekazaritzarako makineriarekin aritzeko moduko lurretara ere zabalduko da, batez ere lurra eskatzen duten abeltzaintza arloko ustiapenik ez dagoen lurretan. Nolanahi ere, nekazaritzako aprobetxamendua ez da aldatuko.
ez ezik
baizik
baina
Nekazariarekin batera silbikultorea desagertuko da. Horregatik, ikertzailearen ustetan, nekazaritzarako erabilgarriak diren lurrak horretarako erabiltzeari utzitakoan, bertan behera utziko dira, eta landaredi naturalez beteko dira. Ziurrenik, datozen _______________ , baso atlantikoa hedatuko da.