<=
Hiriko txoriak.
Hutsuneak bete.
Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
Txorien izenak kokatu (3 sobera daude): Enara, Kaioa, Kukua, Txantxangorria, Txepetxa, Txolarrea, Usoa.
_______________________________________________________
Lotsagabeen artean lotsagabeenetarikoa da. Ondo baino hobeto egokitu da herri eta hirietako bizitzara. Pentsa, herri txikiak uzten direnean, txori hau ere desagertu egiten da. Koloniatan bizi da, taldean. Haziak, intsektuak eta zaborra jaten ditu. Urtean hiru-lau umealdi izaten ditu eta eraikinetako zirrikituak aprobetxatzen ditu habiak egiteko.
Udaberriarekin etorri eta udazkena bukatu baino lehen alde egiten du, toki epelagoen bila. Belarra, lastoa, lumak eta lokatza erabilita egiten ditu habiak, gehienetan teilatupeetan. Hiru edo lau arrautza erruten ditu. Jaio eta gero hilabete eta erdi inguru ematen du habian. Intsektuak jaten ditu bereziki eta nekazarientzat oso lagungarria gertatzen da. Hala ere, gorotzak direla eta, hainbat tokitan jendeak suntsitu egiten ditu haien habiak. Txori honentzat esandakoak sorbeltzarentzat ere balio du.
Oso ugaria da kostaldean, baina zabortegietako hondakinek erakarrita barnealdean ere ibiltzen da. Taldean bizi da eta denetarik jaten du: arrain txikiak, krustazeoak, zaborra... Amildegietan egiten ditu habiak, lumak eta belarrak erabilita. Udaberrian izaten ditu kumeak, pare bat habiako. Jaioberrientzat irautea ez da oso erraza izaten, janaria falta bada ez duelako kanibal bihurtzeko arazorik izaten. Horrelakoetan, kumeak ez ezik arrautzak ere jaten ditu. Gorotza da hegazti honek sortzen duen arazorik larrienetakoa, harri, landare edo zelaien gainean geruza zuri gogorra eratzen baitu. Geruza hori itogarria izan daiteke azpian harrapatzen dituen izaki bizidunentzat.
Udaberria aurreratua dagoela jaiotzen dira kumeak, apiril aldera. 4-6 astez habian egongo dira, beren gurasoek zainduta. Hegaztiek jarduerarik handiena duten egunak izaten dira, baita, ondorioz, arazo gehien sortzen diren uneak ere, zikinkeria pilatzen hasten baita. Adituek diotenez, Europako hegoaldeko hiri handietan kilometro karratuko 1.500 inguru daude; Bartzelona ei da Europan txori hauen kontzentrazio handiena duen hiria: 3.000 kilometro karratuko. Naturan 15 urte betetzera iris daiteke; hirian, berriz, nekez gainditzen ditu 5 urte. Hirietako zaborra jaten du gehienbat, gizakiek utzitako zaborra. Kilo-erdi janari behar du astero, eta, digestioa errazteko, janaria hondar-aleekin edo harritxoekin batera hartzen du. Urzalea ere bada, jan barik egun batzuk bizirik irauteko gaitasuna du, baina ura egunero behar du.
Usoen gorotza oso korrosiboa da, eta lorategietako landare eta zuhaitz gazteak suntsitu egin ditzake. Arkakusoak, kaparrak, akaroak izaten ditu maiz. Eraikinetan eta teilatuetako hodietan kalte ugari eragiten ditu, eta horregatik hartzen dira sarritan kontrol-neurriak.
Hala ere, sor dezakeen arazorik larriena beste bat da. Usoa histoplasmosia eragin dezakeen onddo baten eramaile da. Usoen gorotzek biriketako gaitz hori sor dezakete gizakietan. Ornitosia -pneumoniaren antzerako gaixotasuna- eta salmonelosia ere eragin ditzake.
Erantzuna egiaztatu
Laguntza
Ados
<=